Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ETXEBIZITZEN, GARAJEEN ETA LOKALEN BESTERENTZEA

39 etxebizitza, 39 garaje eta 4 lokal saltzea: ondasunak besterentzeko lizitazio-epea iragarkia GAOn argitaratu ondoren hasiko da.

Lasarte-Oriako Udalak erabaki du lehiaketa publiko bidez besterentzea Hipodromo etorbideko 5. eta 7. Zenbakietan bere titulartasunekoak dituen 39 etxebizitza, 39 garaje eta 4 lokal. Hemen duzu prozesuari buruzko informazio guztia.

1. argazkia

Besterentzearen helburua da kiroldegi berria eraikitzeko baliabide ekonomikoak lortzea, zeren eta 19.439.551 euroko kostuak haren finantzaketa bideragarri egingo duten aparteko diru-sarrerak bilatzera behartzen gaitu. Ondasun horiek besterentzeak gutxienez 12.706.789 euroko diru-sarrerak ekarriko dizkio Udalari, eta horrek kirol-ekipamendu berriaren finantzaketa bermatzen du, aurreikusitako beste diru-sarrera batzuekin batera.

Udalak Inmolasarte higiezinen agentzia kontratatu du informazio-lanetan kolaboratzeko, ondasunak erakusten eta prozesu honetako tramitazioan laguntzeko.

 

Deskargatu anexoa

Sortatako konfigurazioa [pdf]

 

Deskargatu eskuorria

Eskuorria [pdf]

OHIKO GALDERAK

HIPODROMO ETORBIDEA 5, 7, 9 HELBIDEKO ETXEBIZITZEN, GARAJEEN ETA LOKALEN JABETZA OSOA LEHIAKETA BIDEZ BESTERENTZEA

BESTERENDUKO DIREN ONDASUNEI BURUZ

Zein tipologiatako ondasunak adjudikatuko dira?

3 tipologiatako ondasunak adjudikatuko dira:

Tipologia

Ondasunen kopurua

Etxebizitzak

39

Garajeak

39

Lokalak

4

 

Bisita al ditzaket etxebizitzak, lokalak eta garajeak?

Bai.

Asistentzia teknikoaz InmoLasarte agentzia arduratuko da (Iñigo de Loiola kalea 2, behea). Agentzia horrek informazio-liburuxkak izango ditu, eta lehiaketari lotutako prozedurari buruzko aholkularitza emango du. Era berean, ondasun higiezinak bisitatzeko prozesua antolatzeaz eta haietara laguntzeaz arduratuko da.

Bisiten ordutegia hitzartzekoa izango da, eta hitzordua astelehenetik ostiralera hitzartu ahalko da, goizez eta arratsaldez, honako kanal hauen bitartez:

  • Telefono finkoa: 943 536 481
  • Telefono mobila: 659 257 345
  • Posta elektronikoa: info@inmolasarte.com

ADJUDIKATZEKO IRIZPIDEARI BURUZ

Etxebizitzak, lokalak eta garajeak: zozketa bidez adjudikatuko dira?

Ez, lehiaketa bidez adjudikatuko dira. Metodo horren bidez, ondasunaren titulartasuna pertsona edo enpresa bati esleitzen zaio.

Zein dira lehiaketa adjudikatzeko irizpideak?

  • Etxebizitzen eta lokalen kasuan: eskaintza ekonomiko altuena. Hau da, aurkezten den eskaintzarik edo preziorik altuenak lortuko du puntuaziorik onena.
  • Garajeen kasuan, honako puntuazio hau emango da:
    • 5 puntu: Etxebizitza edo lokal baten adjudikaziodun izan diren pertsonei.
    • 10 puntu: Lasarte-Orian % 50eko edo gehiagoko jabetza-portzentajean garajerik ez duten pertsonei.
    • 85 puntu: eskaintzarik edo preziorik altuena aurkezten duten pertsonei.

Aurkez al dezaket etxebizitza edo lokal edo garaje bat baino gehiagorako eskaintza?

Bai, ondasun baterako, batzuetarako edo guztietarako eskaintza aurkez dezakezu. Eskaintza ondasun baterako aurkezten baduzu, 1 zenbakia markatu beharko duzu, eta, ondasun guztietarako edo batzuetarako eskaintza aurkezten baduzu, ondasun-tipologia bakoitzaren barruko lehentasun-ordena adierazi beharko duzu (lehentasun-zenbakia dagokion laukian idatzi beharko duzu).

Zenbat fase ditu lehiaketak?

Lehiaketak 2 fase ditu, baina lizitazio-epea bera da bientzat:

  • 1. fasean: 39 etxebizitzak eta 4 lokalak adjudikatuko dira
  • 2. fasean: 39 garajeak adjudikatuko dira.

Zer epe dut adjudikazio-prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezteko?

30 egun naturaleko epea duzu, deialdia eta oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Oraindik ez da iragarpena argitaratu; publikatutakoan, epea zein egun zehatzetan amaitzen den adieraziko da.

Nola izango da adjudikatzeko-prozedura?

Lehentasun-ordena segituko da, aurkeztu den eskaintzarik onena kontuan izanda. Lote bakoitzean bigarren eskaintzarik onena aurkeztu duen pertsona erreserba-egoeran geratuko da.

  1. Ondasun jakin baterako eskaintzarik onena aurkeztu duen pertsona izango da behin-behineko adjudikazioduna. Tipologia bakoitzeko (etxebizitza, lokala eta garajea), ondasun bakar baten lehen adjudikazioduna izan daiteke.
  2. Behin-behineko bigarren adjudikazioduna ondasun jakin baterako bigarren eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu duena izango da, betiere tipologia bereko beste ondasun baten adjudikazioduna izan ez bada. Ondasun guztien bigarren adjudikazioduna izan zaitezke, baldin eta ondasun guztietan bigarren eskaintzarik onena aurkeztu baduzu.

Nola ebazten dira berdinketa-kasuak?

Zozketa bidez, fede-emaile publiko baten aurrean.

BERMEARI BURUZ

Bermerik aurkeztu behar dut?

Bai, behin-behineko bermea aurkeztu behar dut. Haren zenbatekoa ondasun bakoitzaren lizitazioko oinarrizko prezioaren % 5 izango da. Bermearen zenbateko zehatza eskaera-orrian ageri da, ondasun bakoitzaren ondoan.

Eskuratu nahi dudan ondasun bakoitzarengatik aurkeztu behar al dut bermea?

Ez. Nahikoa da eskuratu nahi ditudan ondasunen tipologia bakoitzetik balio handieneko ondasunari dagokion bermea aurkeztea.

Esate baterako: baldin eta hiru tipologietakoak eskuratu nahi baditut (hau da, etxebizitza bat, lokal bat eta garaje bat), etxebizitzari dagokion bermea, lokalari dagokion bermea eta garajeari dagokion bermea aurkeztuko ditut.

Baldin eta bi etxebizitza edo gehiago eskuratu nahi baditut, balio handieneko etxebizitzari dagokion bermea aurkeztu behar dut; bi lokal edo gehiago eskuratu nahi baditut, balio handieneko lokalari dagokion bermea; bi garaje edo gehiago nahi baditut, balio handieneko garajeari dagokion bermea.

Zer berme onartzen dira?

  1. Lasarte-Oriako Udaleko Diruzaintzan banku-txartel bidez pagatzea, edo udalaren kontu hauetako edozeinetan diru-sarrera egitea, «2022X002003 esp. eta izen-deiturak edo sozietate-izena» adieraziz.

KUTXABANK, SA

ES26 2095 5048 19 1061129721

CAJA LABORAL POPULAR, S. COOP. DE CRÉDITO

ES95 3035 0036 11 0360900002

BANCO SANTANDER, SA

ES63 0049 4967 61 2616001253

BANCO SABADELL, S.A

ES81 0081 4297 78 0001002602

CAJA RURAL DE NAVARRA, S. COOP. DE CREDITO

ES51 3008 0148 68 0703994327

CAIXABANK, SA

ES03 2100 3815 07 0200026063

ABANCA, SA

ES84 2080 3637 85 3040008078

  1. Txeke adostua edo banku-txekea.
  2. Eskuz sinatutako abal jatorrizkoa, kreditu-entitate batek, kreditu-establezimendu finantzario batek edo elkarren bermerako sozietateek emana.
  3. Eskuz sinatutako kauzio-aseguru jatorrizkoa, aseguru-entitateek emana.

Adjudikaziodunak dirutan edota txeke adostuaren edo banku-txekearen bidez jarritako bermea salmentako prezioaren pagamenduari aplikatuko zaio.

LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO GAITASUNARI BURUZ

Nork parte har dezake eta eskaintzak aurkez ditzake?

Espainiako edo atzerriko pertsona fisiko edo juridikoek.

Aurkez al dezaket eskaera beste pertsona batzuekin batera?

Bai, eskaera banaka edo beste pertsona batzuekin batera aurkez daiteke. Eskaeran, haietako bakoitzaren partaidetzaren portzentajea adieraziko da.

Ondasun horretarako, ezingo da aldi berean aurkeztu eskaera banaka eta beste batzuekin batera.

Lehiaketan beste pertsona batzuekin batera parte hartzen duten eta adjudikaziodun gertatzen diren pertsonak salerosketako kontratua formalizatzen duten berak izan beharko dira (eskrituran agertzen direnak), eta jabetzan duten partaidetzaren portzentajea eskaeran adierazi duten bera izango da.

Zer baldintza bete behar ditut parte hartu ahal izateko?

Salerosketako kontratua egiteko, beharrezkoa izango da kontratatzeko gaitasuna izatea. Kode Zibilaren 1457. artikuluaren arabera: «Salerosketako kontratua egin ahalko dute Kode honek obligazioak hartzeko baimena ematen dien pertsona guztiek, hurrengo artikuluetan jasotako aldaketak izan ezik».

Artikulu hori Kode Zibilaren 1263. artikuluarekin osatu behar da, zeinak honela baitio:

«Ezin dute baimenik eman:

  1. Emantzipatu gabeko adingabeek
  2. Ezgaituek»

Gainera:

Ez duzu egon behar SPKLren 71. artikuluan ezarritako kontratatzeko debeku-kausetakoren batean sartuta.

Ezingo dute parte hartu konkurtsoa eskatu duten edo konkurtsoan deklaratuta dauden pertsonek, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuak izan direnek, interbentzio judizial baten pean daudenek edo Konkurtso-Legearen testu bateratua onesten duen maiatzaren 5eko 1/2020 Errege-Dekretu Legegintzakoaren arabera desgaituak izan direnek, ez eta bateraezintasunei buruzko araudian aurreikusitako kasuetan sartuta daudenek ere.

ESKAERARI ETA BEHARREZKO DOKUMENTAZIOARI BURUZ

Nola lor dezaket dokumentazioa?

Dokumentazio guztia eskuragarri dago:

  1. Lasarte-Oriako Udalaren webgunean: https://www.lasarte-oria.eus
  2. Kontratatzailearen profilean deskarga dezakezu esteka honen bidez: https://www.lasarte-oria.eus/eu/kontratatzailearen-profila
  3. Lasarte-Oriako Udaleko sarrera-erregistroan (Okendo plaza 1) eskura dituzu inprimaki normalizatuak.
  4. Inprimaki normalizatuak eskura dituzu udaletxeko erregistroan (Okendo plaza 1). Telefonoz (943 376055/ ext 1115) eta posta elektronikoz (udala@lasarte-oria.eus) ere eska ditzakezu inprimaki horiek, eta zuk adierazitako helbide elektronikora bidaliko zaizkizu.

Nola aurkez dezaket eskaera?

  1. Pertsona fisikoek:
    1. Presentzialki: bi gutun-azal itxiak hemen aurkez ditzakete:
      • Lasarte-Oriako Udalaren Erregistroan (Okendo Plaza 1, 20160 Lasarte-Oria)
      • Posta-bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan.
      • Espainiak atzerrian dituen delegazio diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
      •  Indarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan.
    2. Elektronikoki, bi artxibo elektronikoak Euskadiko kontratazio-plataforman ostatatutako kontratatzailearen profilean aurkeztuz ( https://www.contratacion.euskadi.eus ). Horretarako, beharrezkoa duzu:
      • BAkQ edo ziurtagiri elektronikoa izatea (eDNI, Izenpe, FNMT)
      • Lizitazio Elektronikoaren Sisteman erregistratutako espedientean sartuta lizitatzeko aldi baterako gaikuntza eskatzea.
      • Eskaintzaren bidalketa sinatzeko -prozesua id@zki desktop bidez egingo da, eta beharrezkoa da osagai hori zeure ekipoan instalatuta edukitzea (https://www.izenpe.eus/idazki-sinadura-erremintak/webize01-cnsoluciones/eu/ )
  2. Pertsona juridikoek:

Eskaintzak elektronikoki bakarrik aurkez ditzakete, Euskadiko kontratazio-plataforman ostatatutako kontratatzailearen profilean: https://www.lasarte-oria.eus/eu/kontratatzailearen-profila

Aurkez al dezaket eskabidea erregistro orokor elektronikoan?

Ez. Kontratatzailearen profila erabil dezaket, baina inoiz ez udalaren erregistro elektroniko orokorra.

Arrazoia da udalaren erregistro elektroniko orokorrak ez duela bermatzen eskaintzaren sekretua. Kontratatzailearen profilak bai, bermatzen du artxibo elektronikoen sekretua.

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

Presentzialki aurkeztuz gero

Elektronikoki aurkeztuz gero

2 gutun-azal itxi

2 artxibo elektroniko

 

 

1. GUTUN-AZALA edo ARTXIBOA

1.1 Notifikazioak eta komunikazioak egiteko datuak (I. eranskina)

1.2 Erantzukizunpeko deklarazioa (II. eranskina)

1.3 ABEEa eratzeko konpromisoaren eredua, kasua hala bada (III. eranskina)

1.4 Behin-behineko bermea aurkeztu izanaren frogagiria (pagamendu-gutuna, banku bidezko transferentzia, banku-txeke adostua, V. eranskina —abala— eta VI. eranskina —kauzio-asegurua—)

2. GUTUN-AZALA edo ARTXIBOA

Eskaintza ekonomikoa (IV. eranskina)

 

Zuzen al daitezke aurkeztutako eskaintzaren akats materialak edo aritmetikoak?

 

Bai, hiru egun balioduneko epea emango da. Kasuistika:

  1. Lehenengo gutun-azaleko edo artxiboko dokumentazioa aurkeztean egindako akats materialen kasuan.
  2. Eskaintzak aurkezteko epean behin-behineko bermerik jartzen ez bada, baztertu egingo da eskaintza.
  3. Aurkeztutako bermearen zenbatekoa aukeratu nahi duzun etxebizitzari, garajeari edo lokalari benetan dagokion bermea baino txikiagoa bada, berme handiagoa duen ondasuna esleitzeko prozeduratik kanpo geratuko zara. Hala ere, zure partaidetza-eskaera eta berme hori onartu eta kontuan hartuko dira beste ondasun bat esleitzeko (tipologia beraren barruan), aurkeztu duzun bermearen zenbateko bereko edo txikiagoko bermea dagokiona.

ONDASUNAK ADJUDIKATZEARI BURUZ

Adjudikatzeko eta formalizatzeko prozedura

Lehenik, adjudikaziodun gertatu ez diren lizitatzaileen artetik, kontratuaren xede diren ondasunen tipologia bakoitzaren barruan (etxebizitza, garajea edo lokala) edozein lotetarako aurkeztu diren eskaintzetatik altuena aurkeztu duenari eskainiko zaio. Ordena korrelatiboan eskaintzen jarraituko da, handienetik txikienera.

Adjudikazioduna banaiz, beste gasturik izango al dut egiten dudan eskaintzaren zenbatekoaz gain?

Bai, salerosketari lotutako zergak eta Lasarte-Oriako notariotzako gastuak zure kontura izango dira.

Uko egiteko aukerarik ba al dut?

Bai, bi unetan:

  1. Eskaerak aurkezteko epean, edozein unetan egin daiteke atzera eta uko, betiere aurkezteko epearen barruan.
  2. Behin 1. faseko adjudikazio-prozedura amaitutakoan (etxebizitzak eta lokalak), epe bat irekiko da garajeari uko egiteko, baldin eta ez bazaizu etxebizitzarik edo lokalik adjudikatu.

Uko egiten badiot, inolako penalizaziorik gabe itzuliko didate bermea?

Ez.

Gerora sortutako zirkunstantzia pertsonalak (heriotza edo gaixotasuna, enplegua galtzea edo aldatzea, edo antzekoak) edo behar bezala justifikatutako bestelako zirkunstantzia ekonomiko eta sozialak gertatzen direnean bakarrik itzuliko da bermea.

Udalak kasu konkretu bakoitza analizatuko du, bankuek aplika ditzaketen kreditu-murrizketak aztertu ahalko ditu, eta, nolanahi ere, irizpide komun eta berdinak aplikatuko ditu adjudikaziodun guztientzat.

Lehiaketa hutsik geratzen bada edo adjudikaziodunek uko egiten badiote

  1. Adjudikaziodun gertatu ez diren lizitatzaileen artetik, kontratuaren xede diren ondasunen tipologia bakoitzaren barruan (etxebizitza, garajea edo lokala) edozein lotetarako aurkeztu diren eskaintzetatik altuena aurkeztu duenari eskainiko zaizkio. Ordena korrelatiboan eskaintzen jarraituko da, handienetik txikienera.
  2. Zuzenean adjudikatu ahalko zaio lizitazioan parte hartu ez duen eta lote jakin baterako interesa agertzen duen beste edozein pertsona interesaturi, eskaera egindako dataren araberako ordenari jarraituz, betiere lehiaketa egin zenetik urtebete baino gehiago igaro ez bada, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 117 b) artikuluaren arabera. Besterentzea gehienez ere urtebeteko epearen barruan burutuko da, baldintza-agiri beraren arabera.

Non kontsulta dezaket lehiaketaren emaitza?

Egintzak, prozedura-erabakiak eta emaitzak kontratatzailearen profilean eta webguneko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Prozedurako egintzak eta erabakiak web-orriko iragarki-taulan argitaratzeak jakinarazpen-ondorioak izango ditu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Abisu bat bidaliko da parte-hartzaileek adierazitako gailu elektronikora edo helbide elektronikora; abisua ez jasotzeak ez du inplikatzen publikazio bidez egindako notifikazioa baliogabea denik.

Formalizatutako kontratuen lista ere argitaratuko da Gardentasunaren Atarian.

Publikazio guztiak datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz egingo dira.

KRONOGRAMA ORIENTAGARRIA

Jarraian, besterentzeak izango dituen gutxi gorabeherako epeak zehazten dira. Hasierako prozesutik kontratuak eskrituratzenn diren arte.

Egutegi hau orientagarria da, eta aldian-aldian eguneratuko da, fase bakoitza bete ahala.

EPEALDIA

FASEAK

2023ko maiatzaren azken hamabostaldia

Eskaintzak aurkezteko epearen hasiera

Bisita gidatuak

2023ko ekainaren azken hamabostaldia

Eskaintzak aurkezteko epearen amaiera

2023ko ekainaren bukaera

1. gutun-azalak eta artxiboak irekitzea

2023ko uztailaren lehen astea

2. gutun-azalak eta artxiboak irekitzea

2023ko uztaileko bigarren astea

1. faseko adjudikazio-proposamena

2023ko uztailaren hirugarren astea

2. faseko adjudikazio-proposamena

Adjudikaziotik 2023ko urriaren bukaerara arte

Kontratuak formalizatzea (Udalaren eta adjudikaziodunaren artean hitzartuko da eguna)