Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GAZTELEKU

Gaztelekuak eskaintzen dituen ikastaro eta jarduera berriak aurkeztu dituzte

Agustin Valdivia alkateak eta Nuria Fernandez gazteriako zinegotziak Gaztelekuak 2024ko ekainera arte eskainiko dituen ikastaro eta jarduera berriak aurkeztu zituzten. Entsegu-lokaletarako izen-emateak zabalik jarraitzen duela gogorarazi zuten.

1. argazkia

Gazteriako zinegotziak jakinarazi zuen jarduera horien helburua Lasarte-Oriako gazteei aisialdirako aukera ludiko hezitzaile bat eskaintzea dela. Horretarako, jardueren programazio zabala eskaintzen da, eta jarduerak gehienbat Gaztelekuko instalazioetan egingo dira.

Jarduera horien bidez, erabiltzaileek Lasarte-Oriako bizitza sozialean parte hartzea sustatu nahi da, eskulanetako, formakuntzako, artegintzako, jolaseko eta aisiako jardueren bitartez. Trebetasunak sustatuz, pertsonen gaitasunak eta ezaugarriak indartuz, baina balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna kontuan izanik, dibertsitatea errespetatuz, tolerantzia sustatuz eta euskaraz aritzeko aisia-guneak bultzatuz.

Eskola-laguntza

Gaztelekuak antzeman du eskola-laguntzako programak arrakasta izan duela gure gazteen artean, eta goraka doala. Horregatik, espazio bat mantenduko da astearte eta ostegunetan, 17:30etik 20:00etara, batez ere 12 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendua, taldean edo banaka lan egin ahal izan dezaten, langile kualifikatuen laguntzarekin. Zerbitzua dohainik da, eta ez du inskripziorik behar.

Fernándezek azpimarratu zuenez, langile laguntzaileak egongo diren arren, ez dila klase partikularrak. Ezarritako ordutegitik kanpo, nahi duenak erabil dezake ikasteko eta eskolako lanak egiteko ohiturak sortzen lagundu nahi duen espazio hau.

Gazteek gune horren berri izan dezaten, ikastetxe eta institutuekin lan egingo da, udalerrian dohainik daukaten tresna hori aprobetxa dezaten.

Ikastaroak

Aldi honetarako ikastaroak ere aurkeztu zituzten. Guztiak dohainik dira, eta izena emateko epea ikasturtea hasi baino astebete lehenago amaituko da. Ikastaroak honako hauek dira:

  • Bideo-edizioa.
  • Tatoo-en diseinua.
  • Fast-food-a etxean.
  • Altzariak zaharberritzea.
  • Magia.

Bbarte programa berria

Gaztelekuak programa berri bat jarri du martxan. Haurrei gune bat eskaintzen die, non askatasunez espresatu ahalko diren, eta esperimentatu, jolastu eta ikasi ahalko duten sormenezko arte-diziplinen bidez, hala nola arte plastikoak eta dantza-mugimendua, betiere emozioak adieraztea eta integratzea ardatz hartuta.

Hiru ikastaro egingo dira, haurren adinaren arabera: 3 urtetik 4ra, 5 urtetik 6ra eta 7 urtetik 9ra. Asmoa da 3-4 urterekin hasten diren haurrek hiru ikastaroak egin arte jarraitu ahal izatea.

Programa horretan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea, eta honako tasa hau du: 41,25 € erroldatutako pertsonentzat eta 275 € erroldatu gabekoentzat 3-4 Bbarterako eta 5-6 Bbarterako, eta 24,75 € eta 165 € 7-9 Bbarterako.

Jarduera puntualak

Gainera, hainbat jarduera puntual egingo dira ikasturtean zehar. Bi hitzaldi eta DJ saio bat izango dira. Kasu guztietan, beharrezkoa da izena ematea, eta dohainik da.

DJ Session tailerraren bidez, DJ-aren munduaren oinarrizko nozioak ikasiko dira, nahasketa errazak egiten ikasteaz gain.

Bi hitzaldi emango dira:

  • Drogak: hitzaldi horren bidez, entzuleak drogei, haien arriskuei, ondorioei eta abarri buruz informatu eta kontzientziatu nahi dira, horrela drogen arriskugarritasuna argi uzteko.
  • Internet eta sare sozialak: zalantzarik gabe, oso tresna erabilgarriak dira, eta gaur egun edozein leku eta egoeratan aurki ditzakegu, baina horrek, aldi berean, arrisku larrian jartzen ditu gazteak. Horretarako, hitzaldi bat emango da, gazteek hitz egiteko eta horrela parte hartzeko eta iritzia emateko aukera izan dezaten.

5+1 Ikastaro irekiak

5+1 ikastaro irekiak Udalak sustatutako ekimena da, eta eremu soziokulturalean egin daitezken ikastaro edo tailer berrien sorrera bultzatu nahi du udalerrian.

Pertsona batek egin nahi duen ikastaroa edo tailerra proposatu ahalko du, baina, parte-hartzaileen gutxieneko kopurura iristeko, ikastaro edo tailer hori egiteko interesa duten beste 5 pertsona bildu beharko dira. Udalak ikastaro hori antolatzeko konpromisoa hartuko du.

Nolako ikastaroak edo tailerrak proposa daitezke? Aisialdiarekin, kulturarekin, gazteriarekin, hezkuntzarekin edo solidaritatearekin zerikusia duen edozein; eta iradokizunak tradizionalak, originalak, gaur egungoak edota berritzaileak izan daitezke. Arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, zinema, makillajea eta estetika, zumba, hip-hopa, zirkua, gastronomia, arropa-diseinua, estanpazioa, teknologia berriak...

Ikastaroak edo tailerrak luzeak, laburrak edo egun batekoak izan daitezke; parte-hartzaileek erabakiko dute zenbateko iraupena izatea behar duten.

Entsegu-lokalak

Amaitzeko, Gazteriako zinegotziak gogorarazi zuen musika-taldeentzako entsegu-lokalak eskatzeko epea zabalik dagoela oraindik. Taldekideen kopurua, adina eta abar adierazi behar dituzte. Irailaren 21ean, 18:00etan, bilera bat egingo da eskatzaileekin, talde bakoitzak zein ordutegitan erabiliko dituen antolatzeko.

 

Liburuxka deskargatu

Liburuxka [pdf]