Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2023. KIROLAREN GALA

Lasarte-Oriak VIII. Kirol-Gala ospatu zuen

Udalak aurtengo kirol-aitorpenen sariak banatu zituen.

1 / 4
1. argazkia

Agustin Valdivia alkatea eta Goizalde Pildain kiroletako zinegotzia buru zituen Kirolaren Galaren VIII. edizioa Kulturetxeko auditorioan ospatu zen.

Asier Odriozolak gidatutako galan jende ugari bildu zen; besteak beste, udalbatzako kideak, kirol-klubak, aurreko edizioetako saridunak, lasarteoriatarrak eta, nola ez, ekitaldia huts egin nahi izan ez zuten sarituen senide eta lagunak.

Hauek izan dira aurtengo sarituak:

  • Urteko emakumezko kirolari nabarmenena: Paula Martinez Ouviña (gimnastika artistikoa)
  • Urteko gizonezko kirolari nabarmenena: Markel Olasagasti Luis (golfa)
  • Kirol-ibilbidea: Amaia Andres Berakoetxea (atletismoa)

Ekitaldia Jalguneren emanaldi batekin hasi zen, eta Agustin Valdivia alkateak jarraitu zuen, saridun bakoitzari eta herriko kirolari guztiei eskaini nahi izan zizkien hitzekin: "Lanean gogotik jarraitzera eta zuen ametsak lortzera animatzen zaituztet, gainerakoek amets egiten jarraitu ahal izan dezagun."

Irabazleek txapela, lore-sorta eta 2024rako babesletza jaso zuten eta aurresku batekin omenduak izan ziren Erketzen eskutik.

Gala amaitzean, saridunak eta udalbatza kameren aurrean jarri ziren, momentua betikotzeko.

 

LORPENAK ETA IBILBIDEAK

Emakumezko kirolaria:

Paula Martinez Ouviña (21 urte, Lasarte-Oria).

Modalitatea: gimnastika artistikoa.

PALMARESA

  • Gipuzkoako txapelduna pilotan
  • Gipuzkoako txapelduna xingolan
  • Gipuzkoako txapeldun orokorra
  • Euskadiko txapelduna pilotan
  • Euskadiko txapeldunorde orokorra
  • Lorpenei esker, Senior B mailatik SENIOR A mailara igotzea

 

Gizonezko kirolaria:

Markel Olasagasti Luis (21 urte, Lasarte-Oria)

Modalitatea: golfa

2020ko abuztuan, EEBBetara joan zen unibertsitateko ikasketak hasteko, golfean jokatzen jarraitzearekin batera, AEBetako NCAAren 2. kategorian. Bertan, maila altuko txapelketak jokatu ditu, eta haren taldeak jokatu dituen txapelketa guztietan parte hartu du, gehienetan taldeko hoberena izanik. Hiru urte hauetan, denboraldi osoko jokalari hoberena izan da bere taldean.

19 txapelketa jokatuta, 3 garaipen, 11 top-10 (5 unibertsitateko txapelketetan, beste 6 Espainia mailan) lortu ditu 2023an. AEBetan taldekako 2 garaipen lortzeaz gain.

PALMARESA

  • Conference Carolina’s All Conference Second Team (konferentziako denboraldiko bigarren talde oneneko kide izendatu dute)
  • WAGRko (Munduko Amateur Golf Rankinga) bere posiziorik onena lortu du aurten, 1134. postua.
  • Espainiako Autonomien Txapelketan, Euskadiko taldeko kide izan da hirugarren urtez. Taldea Espainiako 6. geratu zen.
  • Espainiako banakako txapelketetan, 31. postua lortu zuen kolpezko txapelketan eta 40. postua buruz buruko txapelketan.
  • Unibertsitate mailako Bob Dibble txapelketan garaile, 54 lehiakideren artean.
  • Basozabaleko txapelketako garaile, WAGRrako puntuagarri.
  • 2023ko Euskal Federazioko Rankingean lehen postua lortu du.
  • Bere unibertsitateko errekorra lortu du, denboraldi bateko garaipen kopuru handienari dagokionez. Aldi berean, garaipen guztien errekorra berdindu du.

Kirol-ibilbidea:

Amaia Andres Berakoetxea (57 urte, Donostia)

Modalitatea: atletismoa

13 urterekin hasi zen atletismoan Beasaingo Loinazpe Ikastolan.

18 urterekin, lortutako kirol-emaitzei esker, beka jaso zuen Madrilgo Goi-Errendimenduko Zentrorako (Blume egoitzan)

Bertan aritu zen 10 urteetan, 9 aldiz Espainiako txapeldun geratu zen, eta 19 aldiz parte hartu zuen estatuko selekzioarekin nazioarteko maila gorenean.

Bartzelona 92ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen 800 metro lisoen proban.

30 urterekin erretiroa hartu zuen, eta Gipuzkoara itzuli zen, bere entrenatzaile ibilbidea hasiz.

25 urte daramatza Lasarten entrenatzaile gisa lanean.

Gipuzkoako Atletismoko Federazioko lehendakaria izan zen 2016-2020 bitartean, historiako lehen emakume lehendakaria izan zelarik.

Gaur egun:

  • Ostadar SKT kirol-elkartearen atletismoko sekzioko arduraduna da.
  • Estatuko Atletismoko Federazioko Garapen saileko zuzendaria da.
  • Euskadiko Atletismoko Federazioko Berdintasunerako Batzordeko arduraduna da.
  • Estatuko Batzorde Olinpikoko Generozko Berdintasunerako Batzordeko bokala da.
  • Estatuko Atletismoko Federazioko Atletismoa eta Emakumea batzordeko koordinatzailea.
  • Estatuko Atletismoko Federazioaren WeCoach Programaren arduraduna.