Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ERDI-AROKO VI. AZOKA XACOBEA

Lasarte-Oriak Erdi Aroko VI. Azoka Xacobeoa hartuko du irailaren 16an, 17an eta 18an

Erdi Aroko Azoka Xacobeoa Lasarte-Oriara itzuliko da bere VI. edizioarekin: Okendo, Mercero eta Brigitarren plazetan jarriko diren 120 erakusmahaiek eta hainbat artisau-tailerrek antzinako produktu eta lanbideak hurbilduko dizkigute. Izaera kultural nabarmeneko edizioa izango da.

1 / 2
1. argazkia

Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin, Juantxi Ugarte kulturako teknikariarenarekin eta azokaren antolatzaileekin batera, gozatu ahalko diren guneak aurkeztu zituen.

Aurten azoka Okendo, Mercero eta Brigitarren plazetara lekualdatuko da, oinezkoentzako gune handi bat sortuz, hartara garraio publikoan afektazioarik izan ez dadin, aurten ez baita Kale Nagusia itxiko.

Azokaren ordutegia honako hau izango da: ostiralean, 15:00etatik 23:00etara; larunbatean, 11:00etatik 23:00etara; eta igandean, 11:00etatik 21:00etara. Ingurune guztia Erdi Aroko itxurarekin apainduta eta girotuta egongo da. Inaugurazioa ostiralean izango da, 17:00etan, eta larunbatean, 10:30ean, kalejira tradizionala egingo da parte-hartzaile guztiekin.

Aurtengo berrikuntza nagusia alderdi kulturala da, erakusketa eta bideoekin areagotuko baita. Mercero plazan pantaila handi bat eta karpa bat jarriko dira, eta bertan hiru erakusketaz eta hainbat bideoz gozatzeko aukera izango da. Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrenari buruzko bat, eta Lasarte-Oria zeharkatzen duen Barrualdeko Bideari eta Donejakue Bideko Bide Frantsesari buruzko bi. Kontuan izan behar da aurtengoa Urte Xacobeoa dela.

Ibilbide osoan zehar, bertan instalatuko diren 120 postu inguruk eskainiko dituzten artisau-produktuez gozatu ahalko da. Ohikoa denez, antzinako ofizioei buruzko tailerrak ere izango dira, errementaritzako tailerra barne. Horrek guztiak garai hartako bizimodura hurbilduko gaitu.

Nabarmentzeko jardueren artean, arabiar zoko baten itxurako gune bat jarriko dute, non dantza sufiez, musika arabiarraz (Cabaila Zingary) eta hainbat ikuskizunez gozatu ahalko den.

Hainbat musika-talde edo kale-antzerkiko talde arituko dira: Cuerna Onírica (zangaluzeekin egindako antzerkia), “Te atraca la calle” teatroa, “Gizon Orkestra”, Barzonia, Acibreira... Halaber, ez dira faltako haurrei zuzendutako ipuin-kontariak, ezta suzko ikuskizunak ere.