Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   POBREZIA ENERGETIKOA

Udalaren eta Endesaren arteko hitzarmena ahultasun egoeran dauden pertsonen babesa bermatzeko

Lasarte-Oriako Udalak eta Endesak hitzarmen bat sinatu dute, ahultasun egoeran dauden pertsonen babesa bermatzeko.

1. argazkia

Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Lasarte-Oriako jarduneko alkate Lourdes Acevedok eta Endesako ordezkari Miguel Tembouryk. Horren bidez zera adostu dute, ekonomikoki egoera ahulean dauden pertsonek faktura ordaindu ez badute ere, argindarraren eta gasaren hornidura etetea saihesteko beharrezkoak diren koordinazio-mekanismoak ezartzea.

Acevedok iragarri duen bezala laguntza-ildo bat onartuko da aurki ahultasun egoeran dauden pertsonentzat, gasa eta argindarra hornitzen duten enpresekin adostu ondoren, eta bereziki Eusko Jaurlaritzaren laguntzetatik kanpo geratzen direnentzat.

Lasarte-Oriako Udalak eta Endesak hitzarmena sinatu dute egoera bereziki ahulean dauden bezero lasarteoriatarrak babesteko helburuarekin.

Hitzarmen honen helburua da bi erakundeen arteko koordinazio-mekanismoak ezartzea eta artikulatzea, fakturak ordaindu gabe dituzten pertsonentzako gasaren eta argindarraren hornidura etetea saihesteko. Ezarritako baldintzak bete beharko dituzte pertsona hauek Udalak ematen dituen laguntza sozialen onuradun izateko. Laguntza horiek zorraren zati bat edo zor osoa ordaintzeko erabili ahal izango dira.

Udalak laguntza jasotzaile posiblearen egoeraren berri eman orduko, Endesak konpromisoa hartzen du epe bat ezarriko duela non ez baita hornidura etengo, eta aurretik etena badago, berriro hornitzeari ekingo zaio baldin eta Udalak laguntza sozial baten aukera tramitatzen badu. Argindar erakundeak ez du inolako interesik, komisiorik edo gastu gehigarririk ordaintzeko exijituko.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala