Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BIOGRAFIA

Zarautzen jaio nintzen (Gipuzkoa), baina lau urterekin Lasarte-Oriara bizitzera joan nintzen.

Lasarte-Oriako eta Donostiako zenbait ikastetxeetan ikasi nuen: Sasoeta-Zumaburu, Montpellier, Santa Rita edo Lasarte-Usurbil Institutua. 2000 urtean EHUko Zuzenbideko Fakultatean matrikulatu nintzen Donostian. Unibertsitateko etapan zenbait hauteskundeetara aurkeztu nintzen eta Fakultateko Juntako eta Ikasleen Kontseiluko Presidente aukeratu ninduten "Vota x derecho" hautagai-zerrendan.

21 urterekin Euskadiko Ezkerraren Gazteak "Ramón Rubial"-eko kide egin nintzen eta, pixka bat beranduago, PSE-EE (PSOE) alderdiko kide Lasarte-Oriako talde sozialistan.

Behin lizentziatuta, Urbanismo eta Higiezin Kudeaketako Master bat egin nuen Madrileko Ikasketa eta Ikerketa Juridikoen Zentroan. Lan munduan, 2006an eman nituen lehen pausoak Donostiako enpresa talde bateko lege-saileko aholkulari moduan.


Nire hasiera politikan

2007 urtearen hasieran politikaren munduan sartzea erabaki nuen, eta orduko Eusko Legebiltzarreko Mahaiko Lehen Lehendakariordearen aholkulari izendatu ninduten, Miguel Buen sozialista eta laguna.

Denbora batez politikaren atzealdea probatuta, lehen lerrora pasatzea erabaki nuen. 2007ko Udal eta Foru Hauteskundeetan sozialisten Lasarte-Oriako hautagai-zerrendan sartu nintzen, laugarren, eta Donostialdeako barrutiko hautagai-zerrendako zazpigarrena izan nintzen Batzar Orokorretarako. Sozialistek lehen aldiz Batzar Orokorretarako hauteskundeak irabazi arren, nire barrutian sei batzarkide lortu zituzten eta zinegotzi bakarrik izendatu ninduten.

Gazteria eta Festetako eta Kiroletako sailetako presidente izendatu ninduten, hala nola, Hezkuntza eta Kulturako eta Euskarako batzordeetako kide.

2007 eta 2009 artean Buruntzaldeako Kiroletako Mankomunitateko presidentea izan nintzen, Andoain, Urnieta, Usurbil eta Lasarte-Oriako udalerriek osatzen dutena. IZFE Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteko Administrazio Kontseiluko kide ere izan nintzen, Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokiona.

Agintaldi honetan, Lasarte-Oriako sozialistek EB-Aralar taldearekin gobernatu zuten koalizioan, ituna 2009ko azaroan hautsi zelarik. Ondorioz, bosgarren alkateorde eta Gobernu Batzordeko kide izatera pasa nintzen.

2009ko Hauteskunde Autonomikoetan Eusko Legebiltzarrerako PSE-EE (PSOE) alderdiko Gipuzkoako hautagai-zerrendan joan nintzen 19. postuan, eta hauen ondoren Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako Lehendakari aukeratua izan zen.


Gaur egun

Eusko Jaurlaritza eratuta, 2010eko otsailean, Lehendakariak ordura arte Lasarte-Oriako alkate zen Ana Urchueguíari proposatu zion Txile eta Perun Eusko Jaurlaritzako ordezkari izatea, eta postua onartu zuen. Alkatetzari uko egin ondoren PSE-EE alderdiak nire alde apustua egin zuen postu horretarako.

2010eko martxoaren 5ean kargu berriaz jabetu nintzen, Lasarte-Oriaren historiako bigarren alkatea bihurtu nintzelarik. Gipuzkoako alkaterik gazteenetako bat izatera ere pasa nintzen.

Momentu horretatik aurrera izendatzen naute Anarbeko Urak S.A.ko Administrazio Kontseiluko Lehendakariordea, bere Mankomunitateko batzordeko kide, bere ordezkari Ipar Kantauri IIIko Konfederazio Hidrografikoan eta Aiako Parke Naturaleko Patronatuan.

Euskadiko Udalen Elkarteko (Eudel) kidea nahiz baita ere, ete bere ordezkaritza daukat Garapenerako Lankidetzaren Erakunde Arteko Batzordean.


Kargu organikoak

Euskadiko Ezkerraren Gazteen barruan, Lasarte-Oriako Euskadiko Ezkerraren Gazteen Idazkari Orokorra naiz. Horrez gain, Eremuetako eta Hauteskunde Ekintzako Koordinatzailea naiz Euskadi mailan eta Espainiako Ezkerraren Gazteen Batzorde Federaleko kidea.

PSE-EE (PSOE) alderdiaren barruan ditudan kargu organikoei dagokienez, Lasarte-Oriako PSE-EEko Tokiko Batzordeko kidea naiz, Gipuzkoako PSE-EEko Batzorde Probintzialeko kide eta Euskadiko PSE-EEko Batzorde Nazionaleko kide.

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE