Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   JANARI BANAKETA

Hirugarren janari-banaketa familia behartsuen artean

Lasarte-Oriako 119 familia, 291 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen hirugarren janari-banaketaren onuradun.

1. argazkia

Uztailaren 4tik 7ra, 4.500 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 2 urtez beherakoei zuzenduak (haurrentzako zerealak, esne-hautsa, haurrentzako pototxoak); beste batzuetan, adin horretatik gorakoei (oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun-kontserbak, berdura-krema, fruta-kontserbak, gailetak, txitxirioak, leka-kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua). Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzeko Europar Funtsarekin kudeatu ziren.

Oraingo honetan onuradun izan diren 119 familiak aldez aurretik langile sozialek baloratu zituzten, banaketarako erabilitako irizpideak berresteko, ezinbestekoak baitira programan sartzeko:

1. Kalteberatasun-egoeran egotea.
2. Aldeko txosten sozial bat izatea.

Banaketan sartu dituzten familien tipologia hau izan da: pertsona bakarreko 20 familia, 2 kideko 39 familia, 3 kideko 28 familia, 4 kideko 5 familia, 5 kideko 3 familia, 6 kideko familia bat eta 7 kideko familia bat.

Hurrengo banaketa 2016ko urrirako dago aurreikusia. Nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala