Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HEZKUNTZA

Gurasoentzako tailerrak

Lasarte-Oriako Udalak 6-11 umeen eta 12-18 tarteko nerabeen gurasoei zuzendutako lantegiak antolatu ditu. Lantegi hauen helburua gurasoak seguru sentitzen laguntzea da.

1. argazkia

Lantegi bakoitza hiru egunetako hiru monografikotan dago zatituta, eta otsailean, martxoan eta maiatzean zehar emango dira.

Doakoak dira eta elebitan emango dira.

Izena emateko epea irekita dago Villa Mirentxun, (Donosti etorbidea), Euskotreneko geltokiaren ondoan.

Lantegi guztiak independenteak dira, guztietara zein batera berdin-berdin joan daitekeelarik. Hurrengoak izango dira tratatuko diren gaiak:

1. Monografikoa: Nola hartu aurrea eta nola konpondu gure seme-alabekin ditugun arazoak.

2. Monografikoa: Nola maneiatu zirrarak familian.

3. Monografikoa: Nola bideratu gure seme-alabak harreman osasuntsuak izan ditzaten.

Lantegiok Villa Mirentxuko ekitaldietarako aretoan izango dira. Ordutegia 17:30 - 19:30. Sarrera atzealdetik izango da, laranjen patioan dagoen atetik.

6 - 11 urte bitartekoen seme alabak dituztenen tailerren kartela

12- 18 urte bitartekoen seme alabak dituztenen tailerren kartela

Iturria: Lasarte-Oriako Udala