Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BERRIAK

2018 UZT 09      BIZIKLETA-GARBIGAILUA

MARTXAN DA ASKATASUNAREN PARKEKO BIZIKLETA-GARBIGAILU BERRIA

Funtzionamenduan da bizikleta-garbigailu berria, Askatasunaren parkeko komunaren ondoan dagoena. Parte-hartzezko aurrekontuen prozesutik ateratako ekimen bat da, eta udaleko brigadak gauzatu du.

Jesus Zaballos alkateak, Jose Mª Urdanpilleta zerbitzu publikoetako zinegotzia lagun zuela, Askatasunaren parkean instalatu den bizikleta-garbigailu berria aurkeztu zuen. Zaballosek azaldu duenez, parte-hartzezko prozesuan onetsi ziren proposamenetatik 5.a zen, eta horrek frogatzen du herritarren proposamenak aurrera eramaten direla.

Saiatuz elkartea aspaldidanik ari da erreklamatzen mendira egiten dituzten txangoetako pasalekuren batean bizikleta-garbigailu bat instalatzea. Horregatik, leku hori hautatu da, Zubieta ingurutik hurbil baitago eta inguru hori bizikletazaleen ohiko ibilbideen alderdia baita.

Zerbitzua komun publikoaren atzealdeko gune bat da, bi bizikleta jartzeko tokiarekin, eta sakagailu baten bidez eragiten zaion mangera bat dauka, 30 segundoz ura botatzeko aukera ematen duena. Hondakin-urak biltzeko sistema ere baduen obra hori udaleko brigadak egin du. Hortaz, ez da aurreikusitako 12.000 euroak erabili beharrik izan.

Alkateak eskatu du zerbitzua behar bezala erabil dadila, instalazioa errespetatuz eta ura abusuz erabili gabe. Gainera, Zaballosek iragarri zuen antzeko bizikleta-garbigailu bat ipiniko dela Zabaletako frontoi berriaren ondoan, komun publikoa instalatuko dela aprobetxatuz, inguru hori bizikletaren kirola praktikatzen dutenen ohiko ibilbideen beste iritsiera-lekuetako bat baita.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE