Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   FROILANEN MEMORIAN

Lasarte-Oriako sozialistok Froilan Elespe gogoan dute, ETAk hil zueneko 23. urteurrenean

ETAk Froilan Elespe hil zueneko 23. urteurrena dela eta, PSE-EEko kideak Lasarte-Oriako hilerrira hurbildu dira lore eskaintza bat egitera.

1. argazkia

23 urte bete dira ETA talde terroristak Udaleko alkateordea hil zuenetik. Hori dela eta, alderdikide sozialistok hilerrira hurbildu gara Froilan Elespe gure kide maitea gogoratzeko.

Eredu izan zen eta izango da askatasunaren eta demokraziaren balioen aldeko konpromisoari eutsi nahi diogunontzat, gure herritarren bizitza egunez egun hobetzeko konpromisoari eutsi nahi diogunontzat.

ETAk hil zuen, baina ezin izan zuen saihestu demokraziaren, berdintasunaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko borroka bizirik mantentzea.