Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AQUARIUS

Lasarte-Oria Aquarius itsasontziko errefuxiatuekin

Lasarte-Oriako Udalak etxebizitza bat eskaini du Aquarius itsasontzitik datorren familia bat aterpetzeko, orain urtebete Siriatik aterpe bila zebiltzanekin egin zuen moduan.

1. argazkia

Gerrengatik edo jazarpen politikoagatik, erlijiosoagatik, generozkoagatik, sexu-orientaziokoagatik eta bestelakoengatik jende askok bere lurraldetik ihes egin behar duen une honetan, Europak jende horri aterpea emateko obligazio morala du. Horregatik, orain urtebete Siriako gerragatik gertatutako krisi humanitarioarekin egin zuen moduan, udalak Eusko Jaurlaritzaren, EUDELen eta FEMPen esku jarri du etxebizitza bat, errefuxiatu-familia bati aterpea emateko.

Lasarte-Oria herri abegikorra da, hemen bizi diren herri eta jendeen idiosinkrasiak eta aberastasunak erakusten duen moduan. Pertsona asko dira gerragatik edo arrazoi ekonomikoengatik lurralde honetatik atera zirenak, beste jende asko arrazoi berengatik Lasarte-Oriara etorri den bezala. Giza eskubidezko eta justiziazko kontu bat da, eta ezin dugu beste aldera begiratu.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala