Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

 
 

BERRIAK

2017 MAR 16      GUZTION LASARTE-ORIA

GUZTION LASARTE-ORIA! SARIEN 3. EDIZIOA AURKEZTU DA

Lasarte-Oriako alkateak ostiralean Arranbiden aurkeztu zituen Guztion Lasarte-Oria! programak aurten aurkeztuko dituen hiru modalitateak. Helburua da udalerri osora zabaltzea, puntu beltzak errekuperatuz edo horma handiak txukunduz.

Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia eta Dioni Ávila eta Nagore Goñi teknikariak lagun zituela, Zaballosek Guztion Lasarte-Oria sariaren 3. edizioak izango dituen hiru modalitateak azaldu zituen.

Aurtengo lehiaketa berdintasunez jantziko da. Helburua da herriko 5 “puntu beltz” errekuperatzea, mural bat landuz, lehiaketara aterata, eta ondoren argiztatuz, pasabide eta kalezuloetan. Oinezko ibilbideen segurtasuna hobetzearen aldeko apustu bat da, berdintasuna eta segurtasuna azpimarratuz helburu gisa.

Oraingo honetan, parte-hartzaileek proposamen konkretuak egin ahalko dituzte gune bakoitzerako, haren ezaugarrietara egokituak. Proposatutako guneak hauexek dira: Zentro Zibikoko pasabidea, Goikale eta Bekokale arteko pasabidea, Buruntza kaletik Jaizkibel plazara eta Uzturre plazara igotzeko eskailerak, eta Andatza plazako pasabidea.

Bigarren modalitatea gure auzoen historia gogoraraziko duten mural tematiko handiak egitea izango da, horma handiak txukunduz. Hauek dira proposamenak: - Murala Arranbide auzoko sarreran: TSST garraio-konpainia historikoari erreferentzia eginez, zeinaren garai bateko kotxetegiak inguruan oraindik zutik dirauen eraikinean kokatuak baitzeuden. Mural bat egitea proposatzen da eta han integratzea konpainiaren garraiobide historikoak (esate baterako, herriko hizkeran “trolebusak” esaten zitzaienak) eta garraio-modu horren mugikortasunari lotutako eszenario urbanoen errepresentazioak.

-Murala Basaundiko frontoiaren atzealdean, garai batean Zirkuituko Ibilbidean zehar igarotzen zen automobil-lasterketen zirkuituari erreferentzia eginez. Frontisaren atzealdeko paretan eta arrapalen guneko hormetan mural bat egitea proposatzen da.

-Murala Loidiko tunelean: tunelaren bestaldean dagoen harrizko zubiari erreferentzia eginez, handik igarotzen baitzen garai batean mineral eta bidaiarien garraiorako Trentxikia. Trentxikia udalerrian zehar igaroz irudikatzen duen mural bat egitea proposatzen da.

-Murala Oriako harrizko horman: mural bat egitea proposatzen da eta han irudikatzea auzoaren alderdi identitarioak, hala nola Brunet fabrika bere hasieretan eta Sorgin-dantza ezaguna. Mural hori paretari itsatsitako euskarri fisikoetan egingo da, harrizko hormaren fisionomia errespetatzeko xedearekin.

Hirugarren modalitatea, eta azkena, mural “iraungikorrak” sortzea da. Mural horien lehenbiziko alea jadanik egiten ari da Arranbideko goiko partean, eta motibo sinpleak edo geometrikoak errekreatuko dituzte, herriko zenbait gunetan hormigoizko hormak txukuntzeko.

Iturria:Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE