Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   FAMILIAR TAILERRAK

Gurasoei zuzendutako tailerrak familia barruko harremanei buruz

Lasarte-Oriako Udalak 6tik 11ra urteko adingabeen eta 12tik 18ra urtekoen gurasoentzako tailerrak antolatu ditu, aita-amei beren buruekin seguru sentitzen laguntzera zuzenduak.

Tailer bakoitza 3 eguneko hiru monografikotan banatua dago, eta martxoan, apirilean eta maiatzean zehar emango dira. Dohainik dira eta bi hizkuntzetan emango dira. Izena emateko epea hasia dago. Interesatuek Villa Mirentxura joan behar dute (Donostia etorbidean), Euskotrenen ondoan, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara bitartean. Izena emateko epea plazak ahitu artean egongo da zabalik.

Tailerrak independenteak dira, eta aukeran erabaki daiteke hiruretara, bitara edo bakarrera joatea. Landuko diren gaiak honako hauek dira:

1.         Monografikoa: Nola prebenitu eta konpondu gure seme-alabekiko gatazkak.

2.         Monografikoa: Nola maneiatu emozioak familian.

3.         Monografikoa: Nola sustatu gizarte-harreman osasungarriak gure seme-alabengan.

Tailerrak Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan emango dira, 17:30etik 19:30era bitartean.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala