Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2018 URT 12      GIZARTE-LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK

2017AN UDALAK GIZARTE-LARRIALDIETARAKO 128 LAGUNTZA EMAN ZITUEN, 157.765 EUROKO ZENBATEKOAREKIN

2017. urtean gizarte-larrialdietarako 128 laguntza eman zaizkie 125 bizikide-unitateri, eta 16 eskaerari ezezkoa eman zaie. Guztira 157.765 euro entregatu dira.

Guztira 157.764,86 € bideratu dira, horietatik 155.380,00 € Eusko Jaurlaritzaren funtsetatik datozelarik eta 2.384,86 € Lasarte-Oriako Udalaren beraren funtsetatik.

Emandako 128 laguntzetatik, ohiko etxebizitza eta bizitokia gozatzeko eta mantentzeko beharrezko gastuen kontzeptuaren barruan, 43 GLL destinatu dira errenta-gastuetara, 7 gizarte-larrialdiko egoera baino lehenago hartutako kredituen interesen eta amortizazioaren ondoriozko gastuak pagatzera, 50 energiako eta mantentzioko gastuetara (ura, estolderia, zaborrak, zergak...) eta 2 etxebizitzaren habitagarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako (altzariak) beharrekoak diren gastuetarako. 19 laguntza lehen mailako premiei dagozkien gastuetara bideratu dira, hala nola janztea, hezkuntza eta arreta sanitarioa, sistema publikoek estaltzen ez dituenak, eta 7 zorpetzearen ondoriozko gastuetarako.

Ukatutako 16 GLLetatik, 10ek ez zituzten betetzen laguntza jasotzeko eskakizunak, 3k ez dute aurkeztu eskatu zaien dokumentazio guztia, eta beste 3ak bateraezinak ziren lehendik ere jasotzen zituzten beste laguntzak batzuekin, hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.

KONTZEPTUA

Kop.

EMANDAKOA

Etxebizitzaren errenta

43

67.466 

Amortizazio-interesak

7

18.552 

Energia eta mantentzioa

50

51.457 

Etxebizitzaren ekipamendua

2

1.847 

Oinarrizko premiak

19

10.552 

Zorpetzea

7

7.891 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE