Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EDUKIONTZI MARROIA

Hiritarren parte-hartze handia edukiontzi marroiaren kanpainan

Hiritarren parte-hartze handia biohondakinak biltzeko edukiontzi marroiaren kanpainan. 1000 familiek eman dute izena kanpainaren lehen hiru egunetan. Kanpaina urtarrilaren 28rarte iraungo du.

1. argazkia

Eguraldi desatseginari aurre eginaz, hiritarrak aktiboki parte hartzen ari dira biohondakinak edukiontzi marroiaren bitartez gaika biltzeko kanpainan. 1000 familia baino gehiagok eman dute izena jada kanpainaren lehen hiru egunetan Antonio Mercero gunean zabaldutako Informazio bulegoan (Udaletxe berriaren behe aldean) edo puntu ibiltarian.

Kanpainak, Gipuzkoako Foru Diputazioaren finantzaketa duena, urtarrilaren 28 arte iraungo du. Parte hartzeko izena eman behar da kanpainaren informazio bulegoan (Antonio Mercero gunea, 9:00etatik 13:00etara) edo informazio puntu ibiltarian (ikusi egutegia) eta txartel elektronikoa eta behar diren materialak emango dira bertan dohainik:

  • Txartel elektroniko bat edukiontzi marroia zabaltzeko
  • Biohondakinak etxean jasotzeko ontzia
  • 75 poltsa konpostagarri
  • Edukiontzi marroian utzi behar diren hondakinen inguruko informazio-foiletoa.

Izena emateko orduan, etxe-jabearen izen-abizenak eta NAN zenbakia eskatuko dira.

Txartel elektroniko bat emango da etxebizitza bakoitzeko; txartel bakoitza etxebizitza zehatz batera lotua egongo da.

Ekoizle bereziei 40 litroko ontzia eta poltsa konpostagarri handiagoak emango zaizkie, txartel elektronikoaz eta informazio txartelaz gain.

Edukiontzi marroi berriak erabilgarri daude eta izena eman duten familiek biohondakinak bertan utzi ditzakete jada. Gogoratu poltsa konpostagarriak bakarrik erabiltzearen garrantzia, inoiz ez plastikozkoak.

Zalantzaren bat izanez gero, kanpainaren informazio telefonora dei dezakete hiritarrek: 900 104342. (Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik a 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara).

Iturria: Lasarte-Oriako Udala