Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LANKIDETZA

Udalak 67.478 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan

Batzorde informatiboak aho batez hartutako erabakiarekin, udalak 2017ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 67.478 euro dira, eta Euskal Fondoak kudeatuko ditu. 5 proiektu finantzatuko dira 13.496 eurorekin.

1. argazkia

Proiektu horiek Euskal Fondoak (Euskadiko Udal Kooperatzaileen Elkartea, zeinetako kidea baita Lasarte-Oriako Udala) aurkeztutako proiektu-poltsatik hautatu dira. Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Saharako kooperazioan espezializatutako entitate horrek 67.478 euro jasoko ditu.

Finantzatuko diren proiektuak (bakoitza 13.469 eurorekin) hurrengo hauek dira:

  • Edateko urez hornitzeko sistema. Melchorita komunitatea, 2. Fasea, San Carlos, Nikaragua.

  • Udalen kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia laguntzen duten prozesu estrategikoak ezartzea. 4. Fasea. Chahal, Fray Bartolomé eta Raxruhá, Guatemala.

  • Ura eskuratzea eta saneamendua: emakumeen jabekuntza eta gizarteratzea Moranzango Iparraldeko mikroeskualdean. Morazán departamentuan. El Salvador.

  • Habanako erdigune historikoan gizarte-arretarako programa sendotzea eta zabaltzea: heldu nagusiak eta behar bereziak dituzten taldeak. II. Fasea. Habana. Kuba.

  • Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan garraio-azpiegitura laguntzea. garraio publikoko azpiegiturak zabaltzeko Tifaritin gasolindegi bat eraikitzea eta Gazuaniko tailerrerako suntsikorrak eta ordezko piezak bidaltzea. Tindouf. RASD.

Euskal Fondoak esperientzia handia du garapenerako kooperazioaren munduan, eta bera arduratuko da proiektu horien gauzatzearen segimendua eta kontrola egiteaz, eman zaion diruaren justifikazio egokiak aurkeztu beharko dizkiolarik Lasarte-Oriako Udalari.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala