Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GAZTELEKU

Udalak 7.542 euroko inbertsioak egin ditu Gaztelekuan

Udalak 7.542 euro inbertitu ditu Gaztelekurako hezetasun-kengailuak, telebista bat, armairu bat eta binilo batzuk erosteko.

1. argazkia

Inbertsio hauen bidez, han antzemandako hainbat gabezia arinduko ditu. Beheko solairuetarako 3 hezetasun-kengailu erosita (908 euro), giroaren gehiegizko hezetasuna eragotzi nahi da. Horrez gain, telebista bat erosi da (335 euro), apirilean ostu zutena ordezteko.

Eskailerapean armairu bat instalatzearekin, alferrik galdutakotzat jotzen den gune bat aprobetxatu nahi da. Dituen neurriengatik, gainera, zerbitzu handia egingo du biltegi moduan. Antonio Urruzola kontratatu da tamaina handiko armairu hori fabrikatzeko eta instalatzeko, 5.185 euroan.

Azkenik, Bizker enpresa kontratatu da hiru binilo diseinatzeko, produzitzeko eta instalatzeko, hartara dantzako gelei eta KZGuneari diskrezio handiagoa emateko. 431 euroko kostua izango du. Gainera, Gaztelekuaren izena daraman kanpoaldeko biniloa ordeztu egingo da, oraingo oso hondatua baitago, 679 euroko kostuarekin.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala