Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLA

Udalak lankidetzako hitzarmena sinatu du 4 kirol-zentrorekin

Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmena sinatu du udalerriko gimnasioekin, jarduera fisikoaren praktika bultzatzeko eta herritarren artean sedentarismoari aurre egiteko. Proiektu honetan parte hartuko duten zentroak hauek dira: Yogalasarte, Aerobic Saito, Koroibos CrossFit eta Miracampos zaldi-zentroa.

1. argazkia

Hitzarmen honen markoan, Lasarte-Oriako Udala, kirolen udal-zerbitzuaren bitartez, konprometitzen da, besteak beste, zentro horiei udalaren kirol-instalazioak puntualki eta dohainik erabiltzen uztera ekitaldiak antola ditzaten (sarrera libreko lehiaketak, erakustaldiak...), betiere ekitaldi horien xedea bada hitzarmen honetan parte hartzen duten gimnasioek eskaintzen dituzten jarduerak eta zerbitzuak ezagutzera ematea.

Era berean, kirol-establezimenduek Lasarte-Oriako Udalaren laguntza izango du udalerrian kirol-ebentuak antolatzeko: udaltzaingoaren laguntza, oholtza instalatzea, hesiak erabiltzeko uztea, argindar-hartuneak erabiltzea, zabor-kontainerrak erabiltzea, mahaiak erabiltzeko uztea...

Gimnasioek, berriz, hurrengo zerbitzu hauek eskainiko dituzte ordainetan:

  • Yogalasarte: Yogako klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 20ko deskontua aplikatuta. Eskainiko klaseak hauek dira: Astelehen eta asteazkenetan 9:30etik 11:00etara, astearte eta ostegunetan 20:30etik 22:00etara.

  • Aerobic Saito S.L.: Saito gimnasioko klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 25eko deskontua aplikatuta. Eskainitako zerbitzuak hauek dira: Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 17:00etara, jarduera hauen saioak (zentroan libre dauden orduen arabera): spinninga eta spinning birtuala, aerobika, stepa, zumba, pound fita, jumping fitnessa, muskulazio-sala eta entrenamenduak (monitorearen aholkularitzarekin).

  • Buruntza Aldea, S.L. (Miracampos zaldi-zentroa): Zaldiketaren hastapenen klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 20ko deskontua aplikatuta hastapeneko 10 klaseren bonuan. Eskainitako ordutegiak hauek dira: asteazkenetan 18:30ean, ostiraletan 18:30ean, larunbatetan 13:00etan eta igandeetan 17:30ean.

  • Koroibos CrossFit: CrossFiteko klaseak eskainiko dizkie Lasarte-Oriako Udalaren kirol-instalazioetan abonatutako pertsonei, hiruhilekoa 135 euroko tarifa murriztuarekin. Eskainitako ordutegiak: Astearte eta ostegunetan, 7:00etatik 8:00etara, 10:30etik 11:30era, 20:30etik 21:30era; astelehen eta asteazkenetan, 13:15etik 14:15era.

Hitzarmenak urtebeteko iraupena du, eta 2017ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala