Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLAK

Aitor Mansorekin hitzarmena Kartingeko txapelketarako

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta José Manuel Manso jaunak, bere seme Aitor Mansoren ordezkari moduan, hitzarmen bat sinatu dute, hark 2016ko Kartingeko Txapelketan parte hartzea errazteko.

1. argazkia

Zaballosek nabarmendu du Udalaren borondatea dela ahal den kirol-diziplina guztietan kolaboratzea, baita minoritarioagoak diren hauetan ere. Aipatu zuen zer ahalegin handia eskatzen duen horrelako txapelketetan parte hartzeak, eta eskerrak eman zizkion Aitor Mansori Lasarte-Oriaren izena zabaltzeagatik, txapelketan arrakasta izatea opatu ziolarik.

Lasarte-Oriako Udala, hitzarmen honen bidez, sostengua eta laguntza ematera konprometitzen da Aitor Manso Garmendiak 2016. urteko Kartingeko txapelketan parte har dezan, zeina Nafarroan, Burgosen eta Santanderren dauden automobil-zirkuituetan egiten baita, eta 1800 euro bideratuko ditu horretarako.

Aitor Manso Garmendiak, berriz, konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Kartingeko txapelketan izango duen parte-hartzea antolatzea.

  • Txapelketa modu egokian prestatzeko beharrezkoak diren entrenamenduak antolatzea, aipatutako txapelketan udalerria duintasunez ordezka dezan.

  • Txapelketan parte hartzeko beharrezkoa den kirol-materialaren (gurpilak, gasolina, koipeak, olioak, motorrak, lizentziak, izen-emateak, alokairuak, asegurua…) erosketa, erabilera eta zaintza antolatzea.

  • Egiten diren jardueren esparru guztietan (deialdiak, publizitatea, etab.) euskara edota euskara eta gaztelania batera erabiltzea.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala