Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2018 EKA 25      LAGUNTZAK

ESKOLAKO MATERIALA EROSTEKO LAGUNTZAK

Udalak eskolako materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan 2018-2019 ikasturterako, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendua. Laguntzak 90, 65 edo 35 eurokoak izan ahalko dira. Alkateak gogorarazi du funtsezkoa dela egindako erosketaren froga-agiria gordetzea.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Maite Iglesias hezkuntzako zinegotziak eta Valen Mertzeriako jabeak laguntzak aurkeztu dituzte, 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei destinatuak. Programa berriaren helburuak dira, batetik, eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea krisi-garai honetan eta, bestetik, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.

Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:

  • 20.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 90 €;
  • 20.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 65 €;
  • 30.000 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 35 €.

Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2018.ko uztailaren 1etik irailaren 30era.

Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, sinestamendu horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 3tik urriaren 2ra arte izango da.

Epeak eta informazio gehiago web honetan:

www.lasarteoriasarean.eu/laguntzak

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

DOKUMENTAZIOA

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE