Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LASARTE-ORIAKO HIPODROMOAREN MENDEURRENA

Aterpeak eta Udalak Hipodromoaren Mendeurrena ospatuko dute

Lehiaketa baten bidez izango da, eta asmatu egin beharko da Lasarte-Oriako zein establezimendu parte-hartzailetan dauden 4 “jockey” jakatxo.

1 / 4
1. argazkia

Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak, sozioekonomiako zinegotzia eta Aterpeako eta Hipodromoko ordezkariak lagun zituela, HIpodromoan bertan aurkeztu zuen kanpaina.

Zaballosek Hipodromoaren 100 urteko bizitza gogoratzea zein garrantzitsua den gogorazi zuen, oso bizirik baitago lasarteoriatarren memorian eta bizimoduan, eta bide batez, lehiaketan parte hartzera animatu zituen herritarrak.

Ramon Ormazabelek ospakizun hau ahalbidetu duten guztiei eskerrak emanez ekin zion. Hipodromoak suposatu duena azpimarratu zuen, kirolaren, pertsonen eta ekonomiaren bizikidetzari dagokionez. Adierazi zuen, baita ere, Aterpeak ezin duela ahaztu alderdi ekonomikoak duen garrantzia, udako kontsumoan eragiten baitu. Era berean, zera azaldu zuen, eragina ez dela uda garaira mugatzen, urte osoan zehar mugitzen baita jende ugari hipikaren inguruan, eta horietako asko gure herrian bizi dira.

Ondoren prozedura azaldu zuen. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek txartel bat jaso behar dute. Bertan ageri dira bilatu beharreko jakatxoak, eta parte hartzen duten denda, kafetegi eta tabernak. Jakatxoak dauden lekuen izenak bete eta Ormazabal Loradendan entregatu beharko da txartela, uztailaren 11tik 23ra.

Ormazabalek zera adierazi zuen, uztailaren 30ean, 13:30ean, Lasarte Tabernaren terrazan egingo dela zozketa zuzen betetako txartelen artean. Hauek dira sariak:

  • 2 lagunentzako afaria Martin Berasategi Jatetxean.
  • 2 lagunentzako 2 afari Viña del Mar Kafetegian.
  • 5 bono Café-Bar Buenetxean 4 pintxo dastatzeko.
  • 2 lagunentzako afaria Araeta Sagardotegian.
  • 2 lagunentzako 2 afari Arkupe Tabernan.
  • Sarrera bikoitza Donostiako Urrezko Koparako.

Txartelak entregatzen dituzten lehen 100 pertsonek, gainera, sarrera indibidual bat jasoko dute Hipodromoko denboraldiko edozein lasterketetara joateko, Urrezko Kopa izan ezik.

Bukatzeko, Hipodromoko gerente Peio Urtasunek, instalazioak bisitatzera etorri izana eskertu zuen, baita 1. Urteurrenagatik jasotako laguntza ere. Hipodromoak pasa dituen urte txarrak onartu ondoren, eskerrak eman zizkien lasarteoriatarrei Lasarteko Hipodromoa izenez jaio zenaren ondoan izan direlako beti.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala