Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   APARKALEKUA

Aterpeako bezeroentzako doako aparkalekua

Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatu du Aterpearekin, bere bazkideak diren komertzioetako bezeroek dohainik aparka dezaten

1. argazkia

Jesus Zaballos Alkateak eta Ramon Ormazabalek aurkeztu dute udalak eta Aterpeak sinatutako hitzarmena, zeinen bitartez udalak 1.000€ entregatuko dion Aterpeari proiektua finantzatzeko.

Zaballosen esanetan, ekimen honen bidez bidea erraztu nahi zaio herriko beste zonalde batzuetatik erosketak egitera datorren jendeari. Udalbatzarrean hartutakoa betetzen da honela.  Beste urrats bat herriko merkataritza indartzeko Ohiturak aldatzeko balio du eta jendea animatzeko, kotxea kalean utzi beharrean, aparkalekuan utzi dezan.

Aterpeak 900€ erabiliko ditu aparkaleku horiek doan izan daitezen eta 100€ kartela keta publizitaterako iragarkiak jartzeko. Elkarteak 5 euroko 20 tiketetako takoak eskaini dizkie bazkideei. Beraz, 1.277 ticket izango dira bezeroen eskura.

Programan sartzen diren Aterpeako bazkideek 10 euro baino gehiagoko erosketa egiten duten bezeroei eskaini ahal izango dizkiete ordu baterako balio duten ticket horiek.

Murias enpresak, bere aldetik, diru kopuru bera jarri du programan, Aterpearekin zuzenean egin duten hitzarmen baten bidez.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala