Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LASARTE-ORIA

PSE-EE LASARTE-ORIA

BULETINAREN HARPIDETZA

 
 

BERRIAK

2018 MAI 18      ADINKIDE

ADINKIDE LASARTE-ORIARA HELDU DA

Adinkide GKEa Lasarte-Oriara heldu da, adineko pertsonei laguntasuna emateko eta haien bakardadeari aurre egiteko helburuarekin: boluntarioekin adiskidetasunezko harremanak sortzea, asteroko bisitak, paseatzeko laguntzea, txango kulturalak eta abar dira Adinkidek eskaintzen dituen aukeretako batzuk.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziak aurkeztu zuten Adinkide, GKE horretako zenbait ordezkarirekin batera: Mercedes Villegas, erakundeko zuzendaria, eta Leire García, Lasarte-Oriako erreferentziazko pertsona. Helburua: adineko pertsonen bakardadearen kontra diharduen egitura sozialari babesa ematea, beren etxeetan eta ingurunean sostengu emanez.

Adinkide Amigos de los Mayores fundazioko parte da, eta adineko pertsonei afektuzko laguntasuna eskaintzen die Gipuzkoan 2017. urtearen hasieratik. Orain Lasarte-Oriara heldu da, jabeturik lasarteoriatarren etxebizitzetan gero eta ohikoagoa dela bakardadea, hurbileko erreferente familiarrak edo adiskideak galdu izatearen ondorioz.

Alkateak borondatezko lan horren garrantzia nabarmendu zuen, adineko pertsonen bakardadeari argi pitin bat ematea ahalbidetzen baitu. Zaballosek Adinkideko boluntarioen lana eskertu zuen, Lasarte-Oriako adineko pertsonei laguntasunezko eta ahokularitzako zerbitzu bat dohainik eskaintzeko aukera ematen baitu.

Bestalde, zerbitzu sozialetako zinegotzia Udaletik era honetako organizazioei sostengua ematearen alde agertu zen, instituzioa batzuetan irits ez daitekeen lekuetara iristen baitira, adineko pertsonei bakardadea beren etxeetan arinduz eta beren ingurunean sozializatzea ahalbidetuz. Horregatik, gutun bat bidali die Lasarte-Oriako adineko pertsona guztiei, Adinkide GKEa ezagutzera emanez eta harekin kontaktatzeko modua adieraziz.

Acevedok adineko pertsonentzat horrelako gauza xumeek duten garrantzia azpimarratu zuen, zenbaitetan ezinezkoa baitzaie plazatara irtetea, norbaitekin hizketan aritzea edo paseatzea.

Mercedes Villegas elkarteko zuzendariak jakinarazi zuen Adinkiden batik bat hiru arlotan lan egiten dutela:

  • ·         Etxean bertan laguntasuna ematea, astero bisitak eginez laguntza egiteko eta sostengu emozionala emateko.
  • ·         Aldizka antolatutako sozializatzeko jarduerak: auzoko elkarraldiak, bisita kulturalak, ospakizunak, oporrak...
  • ·         Sentsibilizazioa, adineko pertsona askok bizi duen isolamendu sozialeko egoera ezagutzera emateko jardueren bitartez.

Herrian erreferentziazko pertsona den Leire Garcíak, berriz, jakinarazi zuen Lasarte-Orian Adinkiderekin kontaktuan jartzeko hiru eratara egin daitekeela: 679.673.305 telefonora deituz, info@adinkide.org e-mailera idatziz edo Danok Kidek Blas de Lezo 11/13 behea helbidean daukan lokalera joanez.

Adinkideko ordezkariak oso esker oneko agertu zitzaizkien Lasarte-Oriako Udalari, emandako babesagatik, eta Danok Kide elkarteari, bere jabetzako lokala erabiltzen uzten baitie zerbitzu hori emateko.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala

 

PSE-EE LASARTE-ORIA PSE-EE