Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTUR KALE ZIKLOA

7 kontzertuk osatuko dute Kultur Kale Zikloa 2016

7 kontzerturekin sendotuko da aurten Kultur Kale Zikloa, eta deszentralizatuta datorkigu, Lasarte-Oriako geografia osoan zehar egingo baitira. Aukera bikaina udako arrats eta gauetan talde berriez gozatzeko.

1 / 2
1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak, Txus Muñoz jaietako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak  aurkeztu dituzte aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak. 20:00etan izango dira guztiak.

Psicoacusticek emango dio hasiera zikloari, uztailaren 16an, Oria auzoko Karmengo jaietan. The Beatles taldeari omenaldia egiten dion talde lasarteoriatar bat da, Help diskoaren 50. urteurrena dela-eta Cd bat grabatuta daukana.

Uztailaren 23an, Igor Letona Jazz Quartet jazz laukotearen txanda izango da. Isla plazan joko du (Zumaburun), eta jazz musikari buruz duen ikuspegi partikularra eskainiko digu.

Uztailaren 30ean, Tximistarreta parkean, Iker Lauroba donostiar boskoteaz gozatu ahal izango dugu. 2004an jaiotako taldea da, 2006an Donostiako pop-rock lehiaketa irabazitakoa.

Abuztuan, bi kontzertutan parte hartu ahal izango dute lasarteoriatarrek, Okendo plazan. Abuztuaren 6an, Urko Menaia izango dugu, donostiar folk abeslaria, gitarra akustikoa lagun duelarik bere musika interpretatuko duena. Bi disko ditu argitaratuak. Hilaren 27an, Underneed pop-rock taldeak joko du. Euskadiko leku desberdinetako lau musikariz osatutako taldea dugu, Donostiako pop-rock lehiaketa irabazitakoa eta bi disko argitaratu dituena.

Irailean, beste bi kontzertu izango ditugu. Irailaren 3an, berriz ere Tximistarreta parkean, Pj Kahuna & Sara Grajalek joko dute. Donostian bizi den bikote honek, rock, pop, soul, blues eta country nahasketa bat egiten du, umore onez ondua.

Irailaren 10ean, uda honetako musika-zikloari amaiera emateko, Hugo Silveirak eta Naldo Gomesek osatutako bikote brasildarraz gozatu ahal izango dugu, Urbarten. Brasildar musikaren klasikoak joko dituzte, baita egungo musikarenak ere, gitarraz eta bateriaz lagunduta.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala