Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EDUKIONTZI MARROIA

RSS 2.881 familiak eta 35 hondakin-sortzaile berezik eman dute izena biohondakinak bereizita biltzeko sisteman

2.916 erabiltzailek abalatzen dute biohondakinak bereizita biltzeko kontainer marroiaren kanpainan herritarrek izan duten parte-hartze handia. Hondakinak sortzearekin arduratsu izateko mezua ondo barneratu da Lasarte-Oriako herritarrengan.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkatea pozik agertu da kanpainak lortutako emaitzekin, ezen-eta 2.881 familiak eta 35 hondakin-sortzaile berezik bat egin baitute biohondakinak bereizita biltzeko sistemarekin. Lasarte-Oriako etxeen % 40 inguruk jaso dituzte txartela, zakarrontzia eta erabili eta botatzeko poltsak.

Udalak gogorarazten du hemendik aurrera posible dela bereizita biltzeko sistema horretan alta ematea, Udaletxeko 4. solairuko bulegoetara etorrita, non entregatuko baitute behar den materiala.

Ingurumeneko departamentutik, zerbitzuan izena ematen jarraitzera animatzen dituzte herritarrak, eta, noski, biohondakinen bilketa bereizita egitera, emandako jarraibideak betez, hartara ondorengo tratamenduan lortzen den materiala kalitatezkoa izan dadin.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala