Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GAZTELEKU

Jarduera interesgarriak Gaztelekuan Aste Santuan eta Pazko-astean

Lasarte-Oriako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aste Santurako eta Pazko-asterako Gaztelekuan.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Gazteria eta Hezkuntza batzordeko zinegotzi Maite Iglesiasek eta Gazteria departamentuko dinamizatzaile Rosa Illarramendik Aste Santuan eta Pazko-astean Gaztelekuan egingo diren jarduerak aurkeztu dituzte.

Jarduerak euskaraz eta dohainik izango dira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduak, eta Gaztelekuan egingo dira 16:30etik 20:30era bitartean. Parte hartzeko Gaztelekuan izena eman besterik ez da egin behar. Jarduera amaitzean, hainbat sari sorpresa egongo dira.

Hauek dira aurreikusitako jarduerak:

  • Martxoaren 25ean: futbolin-txapelketa mistoa.
  • Martxoaren 25ean: pintxoak sortzea.
  • Martxoaren 26an: just dance txapelketa.
  • Martxoaren 27an: Gaztetalent.
  • Apirilaren 2tik 5era: ping-pongeko txapelketa.
  • Apirilaren 2an eta 3an: munduko sukaldeak
  • Apirilaren 4an: Erronka zientifikoak... lortuko duzu?
  • Apirilaren 5ean: hennazko tatuajeak.

Amaitzeko, alkateak jakinarazi zuen Aste Santuko jaien ondoren Gaztelekuaren urteko jardueren kontratua lizitatuko dela, urtero gazteei zuzendutako jarduera egonkor bat mantentzeko.