Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEA

Dagoeneko instalatuta daude Tokiko Energia Komunitatearen eguzki-plaka guztiak

Eguzki-plaka guztiak instalatuta eta bazkideen batzar berriarekin, Tokiko Energia Komunitatea azken fasean sartu da.

1 / 2
1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak jakinarazi duenez, behin 6 udal-ekipamenduen estalkietan eguzki-plakak instalatzeko lanak bukatutakoan eta martxoaren 12an 18:30ean egingo den batzarrarekin, amaitu egingo da Tokiko Energia Komunitatearen (TEK) funtzionamendurako epealdi iragankorra, bazkide fundatzaileek gidatu dutena. Gogoratu behar da plakak instalatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun sailaren finantziazioa eta aholkularitza izan zela.

Alkateak azaldu duenez, hemendik aurrera funtzionamenduko epealdi berri bati ekingo zaio, eta oraingoa TEKeko bazkideek zuzenduko dute haren bi kudeaketa-organoen bitartez, hau da:

  • Batzarra, bazkide guztiek osatzen dutena, 305 guztira, Lasarte-Oriako Udala barne.
  • Zuzendaritzako Batzordea, 5 kidek osatua (lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta bi bokal, horietako bat Udala).

TEK 305 kiderekin hasi da, baina udalak bere gain hartuko du geratzen den kupoa, komunitate horretan sar daitezkeen 1000 kideetara iritsi arte. Kide berriak sartu ahala, Udala kuota hori utziz joango da.

Bazkideen lehen batzarra martxoaren 12ko asteartean egingo da, 18:30ean, Kulturetxeko auditorioan, honako gai-zerrenda honekin:

  • Lasarte-Oriako TEKen jardueren memoria.
  • Zuzendaritzako Batzordea hautatzea.
  • Hileko kuotaren zenbatekoaren gainean erabakitzea.

Bazkideei komunikatu zitzaien bezala, Zuzendaritzako Batzordeko kide izan nahi dutenek posta elektronikoz jakinarazi ahalko dute martxoaren 12ko 12:00ak baino lehen. Kargu horiek borondatez hartzen dituen pertsonarik ez badago, zozketa egingo da bazkide guztien artean.

TEKek prozesuan parte hartzera animatu du.