Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UDAL EUSKALTEGIA

%85eko bekarekin, “Emaiozu buelta bat zure munduari euskararekin”

Euskara ikasteko edota hobetzeko aukera oso ona eta ia-ia dohainik eskaintzen dute herriko bi euskaltegietan.

1. argazkia

Jon Antxordoki Euskara Batzordeko lehendakariak, herritarrak gonbidatu ditu euren euskara-gaitasuna hobetzeko aukera paregabeaz baliatzera.

Ia-ia dohainik

Jon Antxordokik azaldu du euskara ikasten aritzen diren herritarrek matrikula-prezioaren %85 arteko beka jaso dezaketela Udaletik. Zehaztasun eta baldintza guztiak etxebizitza guztietara banatu den diptikoan daudela gogorarazi du.

Eskaintza berri horri erantzuteko, 2023ko aurrekontua 72.000€koa du Udalak. Irizpide horiekin 2022-23 ikasturtean 132 beka eman berri ditu.

Udal euskaltegian ordainketa 10 zatitan

Udal euskaltegiko matrikulatzeko epea irailaren 20an amaituko da eta, epe horren barruan matrikulatzen diren ikasleek matrikula hamar zatitan ordaintzeko aukera izango dute.

Era berean, urtero moduan, eskolak goizean, arratsaldean eta iluntzean izango dira eta maila guztiak eskainiko dituzte. Aurrez aurreko eskoletara etorri ezin dutenentzat, berriz, on-line bidezko autoikaskuntzako eskaintza ere badutela gogorarazi du.

Muntteri-AEK euskaltegia

Muntteri-AEK euskaltegian ere ordutegi guztietan eta maila guztiak eskaintzen dituztela gogorarazi du eta aurrez aurreko klaseetara joan ezin dutenentzat autoikaskuntzaren eskaintza ere badago. Kasu horretan, matrikulatzeko epea irailaren 30ean amaituko da.

Emaiozu buelta bat zure munduari

Amaitzeko, Jon Antxordokik gogorarazi du herrian dauzkagun bi euskaltegien eskaintza eder hori eta beka-sistema indartsua tresna paregabeak direla bidaia bat egiteko.

Bakoitzaren abiapuntua eta helmugak desberdinak direla eta hala izan behar dutela esan zuen euskara batzordeburuak. Batzuetan titulu bat behar dugu eta horretan ahalegintzen gara. Beste batzuetan ingurukoak ulertu nahi ditugu eta helburu hori lortzeko euskara ikasteak errespetuzko jokabidea ere adierazten du. Pertsona bakoitzak komeni zaion bidaia egin behar du.

Nola eskatu?

Izapideak nola egin jakiteko, egin klik hemen.

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]