partekatu
• BISITA INSTITUZIONALAK
Lasarte-Oriako militante sozialista talde batek Gipuzkoako Batzar Nagusiak bisitatu zituen
Bisitaren helburua erakunde garrantzitsu honen organigrama, funtzioak, lan egiteko modua eta baliabideak ezagutzea zen.
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak sarrerako atarian egindako agurraren ondoren, taldea Alberto Albistegi bozeramaile sozialistaren, Juana Mª Muñoz taldeko aholkulariaren eta "Froilán Elespe" elkarteko kide Jesus Zaballos batzarretako presidenteordearen esku geratu zen.
Gure alderdikideak azalpen zabala eman zuen Batzar Nagusietako osoko bilkuraren eta bertako lan-batzordeen osaerari, antolaketari, lan egiteko moduari eta funtzioei buruz, eta nabarmendu egin zuen udalen fiskalitatea edo finantzaketa bezalako gai garrantzitsuetan duten zeregina.