Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ARTISTEN KATALOGOA

Udalak udalerriko Artisten Katalogo bat sortuko du

Erregistro honek haien lana sustatzeko eta bertako artistak herritarrekin harremanetan jartzeko tresna izan nahi du.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso gazteria, festak eta kirolak saileko zinegotziak aurkeztu zuten Artisten Katalogoa.

Duela urte batzuetatik hona, udalerriko artisten erregistro bat dago, une honetan 55 inguru inskribatu dituena, eta departamentuak antolatzen dituen jardueretarako erabiltzen du udalak.

Artisten Katalogo hau sortuta, erregistro hori eguneratuta egoteaz gain, edonoren eskura egon dadin sustatu nahi da, hartara kulturaren eta kirolen arloko elkarteek edo kolektiboek jakin dezaten zein artista dauden udalerrian, beren jarduerak antolatzen dituztenean haiekin kontatu ahal izateko. Gainera, artista horientzat publizitatea emateko modu bat da.

Katalogoa PDF interaktibo bat izango da, arte-modalitateen arabera bereizia, horrela nabigazioa errazteko eta bilatu nahi dena aurkitzea erosoagoa izan dadin. Udalaren webgunean jarriko da, herritar guztien eskura egon dadin.

Izena eman ahal izateko, esteka bat prestatu da udalaren webgunean (https://www.lasarte-oria.eus/eu/artisten-erregistroa), non formulario bat bete beharko den, bai eta helbide elektroniko bat ere (erregistroa.artistak@lasarte-oria.eus), edozein kontsulta egiteko edota zalantzak argitzeko.

Apirilaren 16a baino lehen inskribatzen diren artistak lehenengo katalogo honetan agertuko dira. Data horren ondoren egiten dutenek katalogoaren hurrengo eguneratzera arte itxaron beharko dute bertan agertzeko.

Modalitate artistikoak era askotakoak izan daitezke, hala nola musika-taldeak, bakarlariak, antzerkia, dantza, arte eszenikoak, arte plastikoak, ikusizkoak, literatura, diseinu grafikoa, etab.

“Daukaguna edukita, askotan geure udalerriko baliabideetatik tira dezakegu” esaten zuen Alonsok