Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EUSKARA HITZARMENAK

Udalak Texas C.F.ri lagunduko dio entrenamenduak euskaraz izatera irits daitezen

Martxan jarri da proiektu bat bi erakundeen artean, lau urteko epean kirol elkarteko 16 urtez azpiko talde guztiak euskaraz entrenatu dezaten helburuarekin.

1. argazkia
Argazkia: Isaac Farré

Texas C.F.ko lehendakari Angel Rosa Nevadok eta Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordoki Rekondok adierazi dute proiektu pilotu bat jarri dutela martxan bi erakundeen artean, lau urteko epean kirol elkarteko 16 urtez azpiko talde guztiak euskaraz entrenatu dezaten helburuarekin.

Horretarako, Udalak elkartea lagundu du hizkuntza diagnosi bat egiten eta ikasturte honetan bertan lau entrenatzailek hizkuntza-entrenamenduko saioak jasoko dituzte euren taldeak euskaraz entrenatzeko abileziak beregatu ditzaten. Saio horiek Kirolean Aholkulab izeneko aholkularitzako kideek emango dituzte eta aste honetan bertan jaso dute lehendabiziko saioa Markel De Los Mozos, Nora Navarro, Iker Sarasola entreenatzaileek eta futbol eskolako koordinatzailea ere baden Ander Acuñak.

Texas C. F. elkartea, berriz, konprometitu da entrenatzaile berriak elebidunak izatera, UEFA C eta UEFA B euskarazko futbol entrenatzaile ikastaroetan izena ematea lehenestea klubeko entrenatzaileei eta denboraldiz denboraldi, entrenamenduak euskara hutsean egingo dituzten taldeak gehitzen joatea, hurrenez hurren: 2024-25 ikasturtean, Benjamin mailako talde guztietan; 2025-26 ikasturtean, Benjamin + alebin mailako talde guztietan eta 2026-27 ikasturtean, Benjamin + alebin + haurren mailako talde guztietan.

Jon Antxordokik adierazi du baita ere proiektu pilotu hau zabaltzeko Udalak duen asmoa. Bai beste futbol taldeekin, baina baita ere 16 urtez azpiko haur eta nerabeentzat jarduerak antolatzen dituzten herriko beste edozein erakunderekin ere. Horretarako, iragarri du, Texas C. F. elkartearekin egin den bezala, herriko beste erakunde guztiekin diagnosi-lan bat egiten hasiko direla laster eta horrela herri osoan 16 urtez azpikoentzat antolatzen diren eskola-orduz kanpoko jardueren hizkuntza-diagnosi osatu bat izango dugula, gero bakoitzarekin esku-hartze proiektu zehatzak abian jartzen hasteko.

Argazkia: Isaac Farré