Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UDAL TXOKOAK

Udako txokoak

Udalaren udako txokoetan matrikulatzeko epea irekiko da.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Mikel Muñoz kulturetxeko gerentearekin batera, eta aurtengo txokoak antolatzeko zerbitzua adjudikatu zaion Servicios Globales Araba SL enpresako Asier Velasco eta Danel Querejeta lagun zituztela, izena emateko informazioa eta egingo diren jarduerak zehaztu zituzten.

Jarduera guztiak Garaikoetxea ikastetxean egingo dira, dena leku bakar batean zentralizatuta egon dadin, bai eta gurasoen edo tutoreen erosotasunerako ere, haurrak leku ezberdinetara eramaten aritu beharrik izan ez dezaten.

Velascok esan du jardueren tipologia 4 talde handitan sailkatzen dela: irteerak, eskulanak eta tailerrak, jolasak (tradizionalak, ezagutzakoak, estrategiakoak, etab.) eta jolas handiak (ginkana, aztarna-jokoa, hitzapasa, etab.).

Begirale guztiak udalerrikoak edo ingurukoak dira, eta begirale-titulua eta euskarako B2 titulazioa dute, bai eta prestakuntza ere irakasletzan, psikologian edo giza ingurunearekin lotutako antzekoan.

Enpresak haurren eta guraso/tutoreen iritzia jaso nahi du, eta, beraz, inkesta txiki bat jarriko ditu haien eskura, bai eta iradokizun-postontzi bat ere planteatu nahi dituzten gaietarako.

Alkateak, bestalde, barkamena eskatu nahi izan zuen udako txokoen zerbitzu hori ateratzen hainbeste berandutzeagatik, eta azaldu zuen arrazoia dela azken unera arte saiatu direla txokoekin batera jantoki-zerbitzua ematen. Baina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin izandako negoziazioetan ez da lortu haiek sukaldea, altzariak eta tresneria lagatzea zerbitzu hori eman ahal izateko.

Matrikulatzeko epea

  • Aurrez aurrekoa: ekainaren 10etik 19ra, 17:00etatik 20:00etara Kulturetxean, 1. solairuan (lehengo kafetegian)
  • Online: ekainaren 10etik 21era:

https://udakotxokoaklasarte-oria.com

Parte har dezaketenak

  • Lasarte-Orian erroldatutako haurrak.
  • Lehen hezkuntzako 3 eta 6 urte bitarteko ikasturtea amaitu duten ikasleak.
  • Plaza libreak gelditzen badira, Lasarte-Orian erroldatu gabeko haurrak ere matrikulatu ahalko dira.

Txandak

  • Uztailaren 3tik 30era
    • 9:00etatik 13:00etara
    • 10:00etatik 13:00etara
  • Abuztuaren 1etik 30era
    • 9:00etatik 13:00etara
    • 10:00etatik 13:00etara

Prezioak

- Haur-hezkuntza

    • 3 ordu: 111,90 euro
    • 4 ordu: 150,35 euro

- Lehen hezkuntza

    • 3 ordu eta kiroldegian abonatuak: 111,90 euro
    • 3 ordu eta kiroldegian abonatu gabeak: 129,05 euro
    • 4 ordu eta kiroldegian abonatuak: 150,35 euro
    • 4 ordu eta kiroldegian abonatu gabeak: 167,40 euro

 

Informazio gehiagorako:

https://udakotxokoaklasarte-oria.com

Kartela