partekatu
• TXIRIGOTAK
Txirigoten Jaialdia Kultur Etxean
Ostiral honetan, urriak 13, gozatu Cadizko txirigotekin.
Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso Jaietako zinegotziak urriaren 13an, ostiralarekin, 19:00etan Kultur Etxeko auditorioan egingo den Txirigoten Jaialdiaren edizio berri bat aurkeztu zuten.
Oraingoan bi txirigotaz eta talde batez gozatu ahal izango da.
Chirigota de Fermín y Antoñito
"Tó me pasa a mí: Los desgraciaitos"
Puerto Realeko (Cadiz) txirigota, oso estimatua eta ezaguna. Azken 3 urteetan COAC lehiaketaren finalera iritsi dira (Cadizeko inauterietako elkarteen lehiaketa ofiziala)
Chirigota del bizcocho
“Los mi alma”
Txirigota hau Sevillakoa da, baina oso maitea Cadizen. Aurten 4. saria lortu dute COACeko finalean.
Agrupación del cuarteto del Gago
Escuela taller de gladiadores el pópulo
COAC 2023ren lehen saria, sari hau oso modalitate zailean lortzen duten bigarren urtea jarraian izanik.
Sarreraren prezioa 14 €-koa da eta Kultur Etxeko leihatilan zein tickets.kutxabank.es webgunean eros daitezke.
Ikuskizunak 2 ordu eta 30 minutu inguru iraungo du.