Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   TREBA GURASOAK

Treba Gurasoak: Gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu

Hirugarren saioa “Komunikazio ez bortitza”. Hitzaldia Nerea Mendizabalen eskutik izango da, apirilaren 4an arratsaldeko 17:30etan Oriarte institutoan (Landaberriren eraikinean).

1. argazkia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, Lasarte-Oriako Udalarekin lankidetzan eta non herriko ikastetxeetako gurasoen hiru elkarteek parte hartzen duten. Gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza lurralde osoan transmititzeko. Hazieraren eremu hori hain aldakorra izanik, gainera, bizia eta malgua izan nahi du, unean uneko errealitatera eta eskaerara egokitu ahal izateko. Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.

Gurasotasuna gauzatzeko modua nabarmen aldatu da gure gizartean. Beste arlo askotan gertatutakoarekin batera (familia-forma ezberdinak, genero-rolen aldaketa, kultura-aniztasuna...), hemen ere kontzeptu-aldaketa bat egon da. Izan ere, seme-alaben aldetik obedientzia eta diziplina lortzen oinarrituta zegoen guraso-autoritatearen ordez, konplexuagoa den eta lan gehiago eskatzen duen kontzeptu bat gailentzen ari da: gurasotasun arduratsuaren edo gurasoen erantzukizunaren kontzeptua, hain zuzen ere.

Horren arabera, gakoa jada ez da gurasoek seme-alaben obedientzia lortzeko autoritateaz baliatzea, aginte hori arduraz erabiltzea baizik; hau da, seme-alaben eskubideak zaindu daitezen erantzukizunez jokatzea, baina gurasoenak kaltetu gabe. Horrek barnean hartzen ditu haurrak eta nerabeak beren sozializazio-prozesuan parte hartzera bultzatzea, beren gaitasun kritikoak sustatzea eta, aldi berean, pixkanaka, beren autonomia eta herritartasun aktiboa sustatzea.

Gauzak horrela, gaur egungo aitei eta amei gurasotasun positiboaren ikuspegiak lagundu diezaieke beren seme-alaben heziketako eta hezierako jardunean.

Gakoa ez da gurasoek beren seme-alaben obedientzia lortzeko autoritateaz baliatzea, baizik eta aginte hori arretaz betetzea; hau da, arduraz jokatzea seme-alaben eskubideak babesteko, baina gurasoen eskubideak urratu gabe. Horren barruan sartzen da haurrek eta nerabeek sozializazio-prozesuan parte har dezaten bultzatzea, haien gaitasun kritikoak sustatzea eta, aldi berean, haien autonomia pixkanaka sustatzea eta herritartasun aktiboa gauzatzea.

Zehazki, sentsibilizaziorako eta hausnarketarako lau hitzaldi izango ditugu. Inspiratzaile eta motibazio-iturri izan nahi dute hurrengo urratsak emateko. Seme-alabekin jarduteko moduari buruzko gako txikiak eskainiko dira (saioak ordu eta erdikoak izango dira).

 

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA.

Helburu orokorra

Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen lagundu dezakeen komunikatzeko modua aurkeztuko da. Familiako kideen beharrak ezagututa, denok amesten dugun etxeko giroaz gozatzeko gakoak ezagutuko dira.

Helburuak

  • Besteengana gerturatzen lagunduko digun hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutu eta praktikatzea.
  • Familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea.
  • Gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratu.
  • Landuko diren edukiak eta gaitasunak
  • KEBeko irizpideak aurkeztu eta praktikatu. Intentzioa, adierazpen zintzoa eta entzute enpatikoa
  • Seme-alabek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: nola kudeatu gatazkak? zer esan benetan entzuteko? zer muga jarri eta nola? nola hobetu komunikazioa seme-alabekin?
  • Metodologia
  • Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.