Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   CENTROS ESCOLARES

Sasoeta ikastetxeko gimnasioa eta administrazioko eraikina birgaitzeko obrak 320.650 euroan adjudikatu dira

Lasarte-Oriako Udalak Delsa Irun enpresari adjudikatu zizkion Sasoeta ikastetxeko gimnasioko fatxadak eta administrazioko eraikina birgaitzeko obrak. Obren kostua 320.650 eurokoa da, eta 6 hilabeteko epea dute obrak burutzeko.

1. argazkia

Proiektua ikastetxeetan inbertsioak egiteko hiru urteko planaren barruan dago, eta Administrazioko eta gimnasioko eraikinak berritzeko eta modernizatzeko helburua du, bai eta azken eraikin horren inguruko kanpoaldeko ibilbideak aldatzekoa ere. Eraikin horiek Sasoeta LHI ikastetxekoak dira, eta moldatu egin behar dira erabiltzaileei zerbitzu egokiagoa emateko.

Ikasgelategia eta atezainaren etxea berriki zaharberritu ondoren (horrek ikastetxeari ekarri dion irudi-aldaketarekin), bi eraikinak nabarmen geratzen dira akaberak zahartu direlako eta isolamendurik ez dagoelako barrualdean konfort termiko egokia bermatzeko.

Gainera, patologia edo akats batzuk ikusten dira, materialak edo eraikuntzako sistemak hondatzeagatik: altxadurak, mortero laurdenduak, pitzadurak eta arrakalak, profilen herdoiltzea, hormigoizko elementuen armaduren korrosioa, etab.

Proiektatutako birgaitze energetikoa konponbide bereizien bidez aplikatuko da afektatutako eraikin bakoitzean.

Besteak beste, hauek dira egin beharreko lanak:

Administrazioko eraikina:

  • Fatxada konpontzea, saneatzea eta sendotzea.
  • Fatxaden eta atzeko patioaren kanpoaldetik isolamendu termikoa ipintzea.
  • Estalkia konpontzea, estankotasuna eta isolamendu termikoa bermatzeko.
  • Fatxada nagusiaren albo batetik arrapala irisgarri bat instalatzea eta eskailerak aldatzea irisgarritasuna bermatzeko.

Gimnasioa

  • Fatxada konpontzea, saneatzea eta sendotzea.
  • Sarbide nagusia aldatzea, gaur egungo atea kenduz, hego-ekialdeko fatxadan kristalezko arotzeria berria jarriz, eta ipar-ekialdeko fatxadan beste zulo bat irekiz.
  • Barruko pitzadurak konpontzea.
  • Aldagelak termikoki isolatzea.
  • Estalkia konpontzea, ura sar ez dadin.
  • Ingurunea berrurbanizatzea, uraren ebakuazioa eta irisgarritasuna hobetzeko, aldapetan eskudelak ipiniz.
  • Berdegune berriak, jolastokira jaisteko eskailerak eta abar egokitzea, bai eta bideak desnibeletatik babestea ere baranda aproposak ipiniz.