Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EGUBERRIETAKO FESTAK

San Silvestre lasterketa herrikoiaren VII. edizioa aurkeztu da

Abenduaren 31n berritasunekin itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, San Silvestre Elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua duena.

1 / 2
1. argazkia

Aurkezpenean, Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak biziki eskertu zuen lasterketa hau antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela herritarren partaidetza zabala sortzen duen kirol-jarduera ludiko honetan.

Udalak ekimenarekin kolaboratuko du eta, beharrezko azpiegitura eta udaltzaingoaren babesa eskaintzeaz gain, 2.420 euroko patrozinioa egingo dio dortsalak erosteko, zeinek Lasarte-Oria Tratu On Bat anagrama eramango baitute, bai eta jan-edanetarako erosketa-poltsak ere.

Ebentuaren antolatzaileen ordezkariek aletu zuten herritik atera gabe gozatu ahalko den ekitaldiari buruzko informazioa. Aurretik, ordea, azpimarratu zuten boluntarioen beharra dagoela ekitaldia antolatzeko. Jarduera 11:00ean hasiko da programa honekin:

  • 11:00etatik aurrera, pintxo-pote solidarioa eskainiko da. Gerturatzen zaretenontzat edariak, salda eta txorizo egosia izango da bertan borondatezko donazioaren truke. Aurten, Yerai Rodriguezentzat hazkunde-hormonak tratatzeko erabiliko da diru-bilketa.
  • Berritasun gisa LOZETen eskutik, txikientzat animazioa (Buruhandiak eta erraldoiak)
  • 12:00etan, haur kanpaikadak emango dira Porrotxen laguntzarekin. Lehenago gerturatu eta sartu urte zaharreko jai-giroan!
  • 12:05etan, proba-aurreko beroketa musikatua izango da Saito Gimnasioarekin batera.
  • 12:30etan, lasterketa hasi aurretik, Iñaki Urruzolak musika pintxatuz sartuko du giroan.

Bide batez, eskerrak eman zizkieten lasterketarekin kolaboratu duten pertsona, entitate, dendari eta ostalari guztiei, haiei esker sari asko banatuko baitira zozketa bidez parte-hartzaileen artean. Boluntarioen garrantzia ere nabarmendu zuten, haien lana erraza delarik eta denbora gutxi beharko duena. “Anima eta jar zaitez gurekin kontaktuan Facebookeko gure profilean (San Silvestre Lasarte-Oria) edo info@sansilvestrelasarteoria.com e-mailaren bidez”.

Jendea mozorrotzera ere animatu zuten, ganorazko edozein Sal Silvestretan usadiozkoa den moduan, kirol-festa horri kolorea emateko.

Sariak izango dira korrikalarien, patinatzaileen eta martxa nordikokoen gizonezko eta emakumezko kategorietako lehenengo hirurentzat. Mozorrorik onenek, ondoen mozorrotutako bikoteak eta ondoen mozorrotutako kuadrillak eta parte-hartzailerik zaharrenak ere saria izango dute.

Inskripzioa 3 eratara egin ahalko da:

  • www.sansilvestrelasarteoria.com webgunearen bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 7€.
  • Antonio Mercero gunean (abenduaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara). Kostua 10€.
  • Antonio Mercero gunean (abenduaren 31n, goizeko 10:00etatik 11:00etara). Kostua 15€.

Aurten, hauek dira lasterketako modalitateak:

  • Korrikalariak (6 km)
  • Nordic Walkinga (4,3 km)
  • Patinatzaileak (6 km)

Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da. Debekatua dago izena eman gabe eta/edo dortsalik gabe parte-hartzea. Inskripzioaren barruan sartzen da istripu-aseguru bat parte-hartzaile guztientzat. Izena eman gabe eta/edo dortsalik gabe parte hartzen duten pertsonek ez dute inongo estaldurarik izango, eta antolakuntza ez da erantzule izango gerta dakioken edozeren inguruan.

Antolakuntzak beretzat erreserbatzen du probatik edozein parte-hartzaile botatzeko eskubidea honako kasuetan: beste parte-hartzaile batzuk edo ikusleak molestatzea edo asaldatzea, edo haien errespetuaren edo segurtasunaren kontrako zerbait egitea, edo antzeko ekintzak. Debekatuta dago proba animaliekin egitea eta/edo animaliak ibilbidean sartzea.

Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau:

http://www.sansilvestrelasarteoria.com/hasiera

Dortsalak jasotzeko eta izen-ematea off-line egiteko:

Dortsalak jasotzea eta izen-ematea Lasarte-Oriako Udalaren Antonio Mercero lokalean egin ahalko da (Okendo plazaren atzealdean) abenduaren 29an eta 30ean (10:00-13:00 eta 16:00-19:00) eta abenduaren 31n (10:00-11:00).

Ibilbidea: