Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN SILVESTRE

San Silvestre lasterketa berriro itzuliko da Lasarte-Oriako kaleetara, VI. edizioa ospatuz

Abenduaren 31n inoiz baino gogo handiagoz itzuliko da San Silvestre lasterketa Lasarte-Oriako kaleetara. Ekimen herritar bat, San Silvestre Elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren sostengua duena.

1. argazkia

Aurkezpenean, Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkateak biziki eskertu zuen lasterketa hau antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela herritarren partaidetza zabala sortzen duen kirol-jarduera ludiko honetan.

Udalak ekimenarekin kolaboratuko du eta, beharrezko azpiegitura eta udaltzaingoaren babesa eskaintzeaz gain, 2.420 euroko patrozinioa egingo dio dortsalak erosteko, zeinek Lasarte-Oria Tratu On Bat anagrama eramango baitute, bai eta jan-edanetarako erosketa-poltsak ere.

Ebentuaren antolatzaileen ordezkariek aletu zuten herritik atera gabe gozatu ahalko den ekitaldiari buruzko informazioa. Aurretik, ordea, azpimarratu zuten boluntarioen beharra dagoela ekitaldia antolatzeko. Jarduera 11:30ean hasiko da, Okendon jarriko den musikarekin, eta ondoren pintxo-potea egingo da.

Aurten, berritasun gisa, haurrentzako kanpai-jotzeak egingo dira Okendo plazan 12:00etan, Porrotxek girotuta.

Eguerdian, 12:05ean, beroketa egingo da musikarekin, Saitoren kontura, kirol-festa honi hasiera emateko.

Handik, 12:30ean abiatuko da San Silvestrea, eta egingo duen bidea Lasarte-Oriako kale mordoxka batetik igaroko da, 6 km luzeko ibilbidean.

Bide batez, eskerrak eman zizkieten lasterketarekin kolaboratu duten pertsona, entitate, dendari eta ostalari guztiei, haiei esker sari asko banatuko baitira zozketa bidez parte-hartzaileen artean. Boluntarioen garrantzia ere nabarmendu zuten, haien lana erraza delarik eta denbora gutxi beharko duena. “Anima eta jar zaitez gurekin kontaktuan Facebookeko gure profilean (San Silvestre Lasarte-Oria) edo info@sansilvestrelasarteoria.com e-mailaren bidez”.

Jendea mozorrotzera ere animatu zuten, ganorazko edozein Sal Silvestretan usadiozkoa den moduan, kirol-festa horri kolorea emateko.

Sariak izango dira korrikalarien, patinatzaileen eta martxa nordikokoen gizonezko eta emakumezko kategorietako lehenengo hirurentzat. Mozorrorik onenek, ondoen mozorrotutako bikoteak eta ondoen mozorrotutako kuadrillak eta parte-hartzailerik zaharrenak ere saria izango dute.

Inskripzioa 3 eratara egin ahalko da:

  • www.sansilvestrelasarteoria.com webgunearen bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 7 €.
  • Antonio Mercero gunean (abenduaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Kostua 10 €.
  • Antonio Mercero gunean (abenduaren 31n, goizeko 10:00etatik 11:00etara). Kostua 15 €.

Aurten, hauek dira lasterketako modalitateak:

1.       Korrikalariak (6 km)

2.       Nordic Walkinga (4,3 km)

3.       Patinatzaileak (6 km)

Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da. Debekatua dago izena eman gabe eta/edo dortsalik gabe parte-hartzea. Inskripzioaren barruan sartzen da istripu-aseguru bat parte-hartzaile guztientzat. Izena eman gabe eta/edo dortsalik gabe parte hartzen duten pertsonek ez dute inongo estaldurarik izango, eta antolakuntza ez da erantzule izango gerta dakioken edozeren inguruan.

Antolakuntzak beretzat erreserbatzen du probatik edozein parte-hartzaile botatzeko eskubidea honako kasuetan: beste parte-hartzaile batzuk edo ikusleak molestatzea edo asaldatzea, edo haien errespetuaren edo segurtasunaren kontrako zerbait egitea, edo antzeko ekintzak. Debekatuta dago proba animaliekin egitea eta/edo animaliak ibilbidean sartzea.

Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau:

http://www.sansilvestrelasarteoria.com/hasiera

Dortsalak jasotzeko eta izen-ematea off-line egiteko:

Dortsalak jasotzea eta izen-ematea Lasarte-Oriako Udalaren Antonio Mercero lokalean egin ahalko da (Okendo plazaren atzealdean) abenduaren 29an eta 30ean (10:00-13:00 eta 16:00-19:00) eta abenduaren 31n (10:00-11:00).

Ibilbidea: