Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KONTZERTUAK

San Pedro jaietako kontzertuak aurkeztu dira

Txus Alonsok, Jaietako zinegotziak, Agustin Valdivia alkatearekin batera, aurten San Pedro jaiak Okendo plazan eta Isla Plazan girotuko dituzten taldeak aurkeztu zituen. Aurrekontu osoa 78.000 euro ingurukoa da.

1. argazkia

Prozesu parte-hartzailea egin zen herritarrek herriko jaietan zer jarduera eta musika-talde ikusi nahi zituzten proposa zezaten, eta prozesu horretatik atera dira ia talde guztiak.

 
Aurten 230 musika talde inguru proposatu dira, euskaldunak zein nazionalak. 
 
Proposamenak askotarikoak izan dira, besteak beste, beren cacheagatik guretzat eskuerazinak izan diren taldeak eta a tokiko taldeak. 
 
Txus Alonsok zioenez, «Talde batzuk ezin dira ekarri, behar teknikoengatik edo doako kontzertuetan jotzen ez dutelako».
 
Edizio honetan, Sasoetako etxabeak eraisteko lanak direla eta, ezin izango da Jaizkibel plaza erabili, eta berbenak Isla Plazan bildu dira. 
 
Bestalde, eta aurtengo berrikuntza gisa, gazte eta nerabeentzako gune bat sortu nahi izan da. Horregatik, gaur egun Gaztelekuan entseatzen duten herriko musika taldeak arituko dira Oriarte Ikastetxeko patio estalian, arratsalde-gau partean. Kontzertua DJ saio batekin amaituko da. 
 
Jaietako 5 egunetan, kontzertuak izango dira gauean Okendon, Udalaren eta Sorgin Jaien arteko antolaketa txandakatuz, eta azken horiek arduratuko dira asteazken eta osteguneko kontzertuez.
 
Ekainak 28, asteartea 
 
Duo Imperial, Isla Plazan
 
mariatxiekin eta saltsarekin. Oso talde maitatua da Lasarte-Orian, herritarrek asko eskatzen baitute. 
 
Ekainak 29, asteazkena 
 
Kinada, Okendo Plazan
 
Herriko taldea. 
 
Gauargi, Isla Plazan
 
Erromeria euskalduna 
 
Ekainak 30, osteguna 
 
Azabache, Isla Plazan
 
Herriko beste talde klasiko bat. Orkestra-talde honek pop eta rock musikako abesti itzelenak errepasatzen ditu, beste musika estilo askoren artean. Pasodobleak, errunbak, zortzigarreneko gaiak eta gaurkotasuneko abestiak. 
 
Uztailak 1, ostirala 
 
Motxila 21, Okendo Plazan
 
Nafarroako Down Sindromearen Elkarteko gazteek osatutako talde nafarra. 
 
El Drogas, Okendo Plazan: 
 
Barricada taldeko kideetako bat da. 2013an desegin zirenetik, bakarkako abeslari gisa jarraitu du. Lasarte-Orian eskainiko duen kontzertuan errepertorioaren erdia Barricadari 50 urte betetzeagatik egindako omenaldia izango da. 
 
Zea Mays, Okendo Plazan
 
1997an Bilbon sortutako rock musika taldea. 
 
La Década Prodigiosa, Isla Plazan: 
 
Banda mitikoa, bere popurris delakoengatik ezaguna. 
 
Uztailak 2, larunbata 
 
Modus Operandi, Okendo Plazan: 
 
Ska, reggae eta rockean oinarritutako errepertorioa duen talde martxosoa. 
 
Skakeitan, Okendo Plazan: 
 
Musika aniztasuna eta zuzenekoetan transmititzen duten energia ezaugarri dituen talde donostiarra. Duela gutxi desegin dela iragarri ondoren, agur-bira egiten ari da. 
 
Ibai Berriak, Isla Plazan: 
 
Herriko taldea.
 
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala