Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SANPEDRO JAIAK

2024ko San Pedro jaietarako programa

Aurtengo jaien programa aurkeztu dute Txus Alonso zinegotziaren eskutik, zenbait elkarte laguntzailerekin batera.

1. argazkia

Txus Alonso jaietako zinegotziak, Agustin Valdivia alkatearekin eta programan parte hartzen duten entitateetako hainbat ordezkarirekin batera, aurtengo jaien programa osatzen duten jarduerak aurkeztu zituzten, aurtengo protagonista nagusia musika dela azpimarratuz. "Musika nonahi izango da", zioen Alonsok.

Jaien atarikoek, elkarteek berek edo herriko kirol-klubek antolatzen dituzten jarduerek, hasiera emango diote festen programari mahai-jokoekin, Erretiratuen Elkarteak antolatzen duen gimnastika-erakustaldiarekin, Scooter Club Euskadi elkartearen Vespa eta Labretta motoen kontzentrazioarekin, Alboka Abesbatzaren kontzertuarekin, Erketzen ekitaldiarekin edo Musika-eskolaren kontzertuekin, bai halaber LOTME kirol-klubak San Joan egunean antolatzen duen mendi-txango familiarrarekin.

Aurten indartu egin da 13 urtetik gorakoentzako haur-parkea, iazko edizioan lehen aldiz egin zena, eta elementu erakargarriagoak izango ditu. Eta hilaren 1ean, Andatza plazan, ur-parkea goizez eta arratsaldez.

Ezin dira falta jaietako klasikoak, hala nola herri-kirolak, Nafarroako jotak, mariatxiak, bertsolarien festibala, batukada, xexenak eta haur eta helduentzako teatroak, hainbat egunetan banatuak.

REM zeneko espazioa, gaur egun Oriarte-Landaberri BHI ikastetxea dena, gazteei eskainia egongo da erabat, oso onarpen handia baitu. DJ entzutetsuen saioez gain, herri-mailako musika-emanaldiren bat izango dute nobedade gisa.

• Ostiral 28an: DJ Txurru

• Larunbat 29an: NEMUX akademiako DJ berriak eta diskoFesta

• Igande 30ean: Ander Hazas eta DJ Txolasen saioa

• Astelehen 1ean: DJ Anerxote, DJ Tropikal eta DJ Blessive

• Astearte 2an: DJ Markelin

Berrikuntza gisa, aurten nabarmentzekoa da arratsaldean Isla plazan bi emanaldi izango direla. Hilaren 28an Ibai Berriak eta 30ean DJ Niko. Arratsalde-pasa modukoa izango da, zioen Txus Alonsok.

Txakurren erakustaldia ere izango da herriko Xuhakan elkartean eskutik. Jarduera hau 30na minutuko 3 partetan banatuko da. Lehen partea oinarrizko obedientziak ikasten ari diren txakurrekin. Bigarrena, elkarteak egiten duen kirolean lehiatzen ari diren txakurrekin, eta, azkenik, hirugarrena, bere txakurrekin joaten den publikoarekin, haiekin tailer txiki bat egiteko.

Bestalde, Atsobakarren atletismo pista berriak eraiki direnez gero, ezinezkoa da su artifizialak handik botatzea, ohikoa zen moduan. "Beste aukera batzuk eta beste kokaleku batzuk aztertu ondoren, Andatza plazan programatu dugu hurbileko ikuskizun pirotekniko bat, jaietako azken egunerako. Ikuskizun horretan erabiltzen den karkasa-kalibrea Atsobakartik botatzen denarena baino txikiagoa da, baina ikuskizun piroteknikoa izaten segitzen du, eta zaratak molestiak eragin diezazkieke herritarrei eta haien maskotei", azpimarratu zuen Alonsok.

Lasarte-Oriako eta Hernaniko musika-eskoletako ikasleek batukada batean parte hartuko dute txupinazoaren egunean, goizean.

Aurtengo aurrekontua 277.000 € ingurukoa da, eta horietan sartuta daude 7.598 € jaietako zapietarako.

Musikaren atalak aurrekontu osoaren % 54a hartzen du. Kontzeptu horretara bideratzen da diru gehiena, etortzen diren talde eta artisten katxetekin. "Aurten, talde eta artista gehiago ekartzeagatik, behar teknikoen kontzeptuak ere gora egin du. Izan ere, aurrekontuaren % 21a hartzen du, eta soinu-ekipoen eta ekipo teknikoen alokairuari dagokio", zioen jaietako zinegotziak.

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzen duten elkarte eta kirol-klub guztiei, jaien programaren barruan egiten dituzten jarduerekin are erakargarriagoa eta partizipatiboagoa egiten baitute programa. Ez bakarrik lasarteoriatarren gozamenerako, baita egun horietan bisitatzen gaituzten pertsona guztientzat ere.

Jaiak errespetuz, lagun-giro onean eta inolako bortizkeria matxista edota sexistarik gabe gozatzeko.

LORTU JAIETAKO ZAPIA

Iaz egin zen bezala, udalak jaietako zapiak banatuko ditu dohainik. Aurtengoan 8.000 zapi atera ditu.

Banaketa udaletxean egingo da, 1. solairuan, Alkatetzan, astelehen 17tik ostegun 27ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara.

Programa deskargatu

Programa [pdf]