Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK

Aurkeztu da San Pedro jaietako omendua aukeratzeko prozesu parte-hartzailea2023.

Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabalduko du lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko.

1 / 2
1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso Jaietako zinegotziak eta Nagore Durán Herritarren Partaidetzarako zinegotziak aurkeztu zuten martxoaren 13an (astelehena) hasi eta apirilaren 2an amaituko den prozesua.

Prozesu horren bidez, herritarrei eskatzen zaie proposatu ditzatela udalerrian lan egin duten eta lasarteoriatarrei mesede egin dieten pertsonak, taldeak, elkarteak edo kirol-klubak.

Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.

Proposamen guztietatik egokiena aukeratuko da, txupinazoa botako duena eta ekainaren 29an, San Pedro egunean, omenduko dena.

Nola parte hartu

  • Etxe bakoitzeko postontzian utzitako txartela helbide hauetako postontzietako batean utzi beharko da:
    • Emakumearen zentroa
    • Kultur etxea
    • Gaztelekua
    • Udaletxea (udal zaharreko arkupetan)
    • Kiroldegia
  • Online, udalaren webgunearen bidez, “Partehartzea” atalean.