Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MENDI FESTA

Mendi Festaren V. edizioa aurkeztu dute

Igande honetan, irailak 24, Mendi Festaren V. edizioa egingo da, mendiaz gozatu ahal izateko ibilaldi labur batekin eta beste luze batekin. Dagoeneko 100 pertsona baino gehiago daude izena emanda.

1 / 2
1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Goizalde Pildain Kiroletako zinegotziarekin batera, eta Lasarte-Oria Trail Elkarteko Javi Olazagoitia, Juan Luis de la Mata eta Marc Bages kideek datorren igandean (irailaren 24ean) egingo den Mendi Festaren V. edizioa aurkeztu zuten.

Aurtengo probak honako hauek izango dira:

Ibilaldi laburra: 15,5 km-ko luzerarekin eta 700 m-ko desnibel positiboarekin, Andatza mendira igoko dira (562 m). Antolatzaileen arabera, edozein pertsonak egin dezakeen pasiera da, egoera fisiko ona izan beharrik gabe. Ordutegia: 9:00 - 15:00.

Ibilbide luzea: 26,5 km-ko luzearekin eta 1.350 m-ko desnibel positibokoarekin, ibilbideak Andatza eta Belkoain tontorretan barrena eramango ditu parte-hartzaileak.

Probaren antolatzaileek berek proba gogor gisa kalifikatzen dute, forma fisiko ona eta mendian esperientzia duten pertsonei zuzendua. Ordutegia: 7:00 - 15:00.

Bi proba horietako edozeinetan izena emateko, inskripzioa egin behar da https://www.lasarteoriatrail.com web orriaren bidez.

Prezioa 16 eurokoa da federatuentzat eta 18 eurokoa gainerakoentzat. Antolatzaileek azaldu zutenez, prezio-diferentzia horren arrazoia da federatuta dagoenak jadanik pagatua duela aseguru bat, eta ez lukeela zentzurik izango probaz gozatzeko berriro ordaintzeak.

Dortsalen banaketa proba hasi baino ordu-erdi lehenago egingo da.

Elkartekoek nabarmendu nahi izan zuten boluntarioen lana garrantzizkoa dela proba hauek antolatu ahal izateko. Haiek gabe, hau ez litzateke posible izango, zioten. Era berean, eskerrak eman zizkioten udalari azpiegituran eta hitzarmen ekonomikoarekin laguntzeagatik.

Proba amaitutakoan, urtero bezala, Lasarte-Oriako Udaleko "Tratu On bat" markako poltsa banatuko da, kolaboratzaileen hainbat produkturekin eta edizio honen kamisetarekin. Kupel bat sagardo eta garagardo ere egongo da parte-hartzaileentzat.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten egin den "Mendi Martxaren" arrakastaren ondoren, eta jarduera horiek antolatzeko ahalegin handia egin behar dela kontuan hartuta, probak bi urtean behin egingo direla erabaki dute. Horregatik, datorren urtean II. Mendi Martxa egingo da eta 2025ean Mendi Festaren VI. edizioa.

Alkateak eta Kiroletako zinegotziak eskerrak eman zizkioten Elkarteari, proba aurrera ateratzeko egindako ahalegin guztiarengatik, eta horrek dakarren eta ikusten ez den lan guztia nabarmendu zuten, bai eta boluntarioen garrantzia ere.

Udalak 2.000 eurorekin eta Tratu on Bat poltsekin laguntzen du.