Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UDALBATZARRA

Ohiko Udal batzarra (2024. irailak 12)

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du iraileko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

GAI ZERRENDA

1.- 2024ko maiatzaren 9ko, ekainaren 13ko eta uztailaren 11ko bilkuren akten onarpena.

2.- 2024ko uztailaren 8tik irailaren 9ra arte (biak barne) emandako alkatetza-dekretuen berri ematea.

3.- Behin betiko onestea A-33 Teresategi (Lasarte-Oria) eta AÑ-10 Recalde (II) eremuei eta Donostiako Bide Sistema Orokorrari dagokien Bateragarritze Planeko C-1 lurzatiaren xehetasun azterketa.

4. Kontu-hartzailetzaren eragozpenetik eratorritako desadostasunen prozedura ebaztea eta Bide-garbiketako zerbitzuen eta antzeko beste zerbitzu batzuen espedientearen hasiera onartzea.

5. Kontu-hartzailetzaren eragozpenetik eratorritako desadostasunen prozedura ebaztea eta Lasarte-Oriako hiri-garraio kolektiboaren zerbitzuaren kontratua esleitzea.

6. Galdera eta eskariak