Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PINTXOREN IBILALDIA

Pintxoaren VIII. Ibilbideko sariak banatu dira

Nuria Fernandez zinegotzia, Ana Laureano Aterpeakoa eta Javi Mendo Lavie jatetxekoa bertan zirela, epaimahai profesionalaren saria eman zaie Buenetxeari eta epaimahai popularraren saria Araeta sagardotegiari.

1. argazkia

Pintxoaren VIII. Ibilbidean parte hartu zuten ostalarien presentzian, Lavie jatetxeko Javi Mendok epaimahai profesionalaren saria eman zion Café-Bar Buenetxeari, pisto ohe gainean egindako bakailaoagatik.

Epaimahai popularraren sariaren kasuan, Araeta Sagardotegiak jaso du saria, olagarroa txingarretan egindako patata hautsiarekin, barazki-ozpina Pedro Ximenez erredukzioarekin eta oliba beltz eta perrexil hondarrarekin.

Horrez gain, 250 euroko bonuaren bi sari eman zitzaizkien ibilbidean parte hartu zuten Jose Ignacio Lopezi eta Juan Mari Agirretxeri.

Nabarmentzekoa da egun horietan 1.000 pintxo baino gehiago dastatu zirela ibilbidean, eta horrek parte-hartze handia erakusten du.