partekatu
• UDALBATZARRA
Otsaileko udalbatzarraren ohiko bilkura
Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du otsaileko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
- 2022ko urtarrilaren 13an ospatutako udalbatzarraren aktaren onarpena.
- 2021 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko, aurkeztutako erakunde adierazpena “Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 46. Urterurrena”ri buruzkoa.
- PSE-EE-PSOE udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Adinekoen adiskidetasuna”-ri buruzkoa.
- Galdera eta erreguak.