Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROL-INSTALAZIOAK

Monitore-, koordinazio- eta sorospen-zerbitzuak eta kirol-instalazioen mantentze-lanak esleitu dira

Bizkortzen enpresak kirol instalazioetako begirale, koordinazio eta sorospen zerbitzuetarako lehiaketa irabazi du 301.000 euroren truke. Gainera, Ihekiri esleitu zaio horien mantentzea 258.165 euroren truke.

1. argazkia

Honako zerbitzu hauek esleitu dira:

  • Kirol-Zerbitzuak eskaintzen dituen ikastaro eta jarduera guztietarako kirolmonitoreak; esate baterako: mantentzeko gimnasia, pilatesa, body pumpa, tonifikazioa, egokitzapen fisikoa, entrenatzeko plan indibidualizatuak, indoor ziklismoa, igeriketaren ikaskuntza, aquagyma, kirolludotekak, kirol-udalekuak, zahartze aktiboa, kiroljardueren sustapena, etab.
  • Koordinazio teknikoa eta kirol-arlokoa (kirolprogramazioa, kirol-entitateak, ikastetxeak, kudeaketa...), lanaldi osoan (goizez eta arratsaldez).
  • Uretako salbamendua eta sorospena igerilekuan, igerileku munizipalak irekita dauden orduetan.

Enpresa adjudikaziodunak pertsona bat izendatuko du koordinazio-tekniko funtzio hauek aurrera eramateko:

  • Udalerriko kirol-entitateekin eta ikastetxeekin koordinazio teknikoaren eta kirol-arlokoaren funtzioak egiteko.
  • Kirol Zerbitzuak garatutako programen diseinua, ezarpena eta zuzendaritza teknikoa egitea.
  • Udal Kirol Zerbitzuaren zuzendaritzak kudeaketaren arloan esleitzen dizkion zereginak betetzea.
  • Zehaztu ez arren, zerbitzua hobetzea dakarten eginkizun guztiak, Kirol Zerbitzuaren oniritziarekin.

Enpresak izendatutako pertsonaren ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udaleko Kirol-Zerbitzuko zuzendaritzaren oniritzia izan beharko du. Zerbitzu hori emateko urteko orduen kopuru totala 1.600 izango da.