partekatu
• TXARTELA MUGI
MUGI txartelaren kostua erabiltzaileentzat murrizteari buruzko MOZIOA
Lasarte-Oriako Osoko Bilkurak garraioko MUGI txartelari buruzko honako mozio hau onartu zuen:
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari honako neurri hauek eskatzea, tarifak berritzeko unean eztabaidatu eta, hala badagokio, onar ditzan:
- Garraio publikoaren erabiltzaile ohikoenei kostua modu eraginkorrean jaisten laguntzeko.
i. Tarifen balizko jaitsieraren eta horrek izan ditzakeen ondorioen azterketa adostea, eta, hori ikusita, gutxienez hurrengo bi ekitaldietan tarifen prezioei eustea ezartzea, garraio publikoaren erabiltzaileek beren soldatekin aurre egin ez diezaieten energiaren eta erregaiaren igoera eragin duten krisiei eta Gipuzkoako gizarteari eragiten dion inflazio handiari.
ii. MUGIren deskontu-sistemaren aldaketa onartzea, haren progresibitatean eta justizia sozialean sakontzeko, laugarren tarte bat barne; horrek MUGIren erabiltzaileei doakotasun handiagoa emango die MUGI txartelaren erabilera-tarte guztietan.
- MUGI sistemaren tarifa-ereduaren gizarte-misioan aurrera egitea, bereziki kalteberak diren kolektibo berriak sartuta.
- Lasarte-Oriako Udalak Gipuzkoako garraio-sisteman zerbitzu guztiak berreskuratzearen aldeko apustua egiten du, baita erabiltzaileak gutxitzearen edo beste edozein erabakiren ondorioz arriskuan egon direnak ere, eta RENFEko aldirietako zerbitzuan ematen ari den egoera arintzen lagunduko duten neurriak aztertzearen alde egiten du.
- Lasarte-Oriako Udalak Gipuzkoako Garraio Agintaritzari eskatzen dio bere garraio-eskaintza zabal dezala, erabiltzaile guztien eskariei erantzuteko behar den beste.
- Horrek guztiak Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa-sistemaren kostuak handitzea ekar dezakeela jakinik, Lasarte-Oriako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio Errepideen Foru Sareko bidesari lotutako zatietan bildutakoaren zati bat itzul dezala, eta martxoaren 29ko 1/2011 Foru Arauaren Bigarren Xedapen Gehigarria aktiba dezala, haren zazpigarren tituluko garraioari buruzko Foru Dekretuaren bidez.