Martxoaren 8aren kariaz antolatutako ekitaldiak gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna errebindikatzeko okasioa izango dira. Udalak adin-tarte guztiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu astebetean zehar.
Agustin Valdivia alkateak, Zerbitzu Sozialetako buruarekin eta Emakumeen Zentroko langileekin batera, martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiak aurkeztu ditu.
Yoana Azpitarte teknikariak adin guztietako herritarrentzat antolatu duten programa aletu zuen:
Martxoaren 1etik martxoaren 8ra
Martxoaren 8ko kartel-lehiaketako lanen erakusketa.
Aurten ikastetxeek parte hartu dute, eta 100 lan baino gehiago aurkeztu dira.
Herritarrek 2023ko Martxoaren 8aren irudia izango den kartela bozkatzeko aukera dute.
Emakumeen Zentroan 17:00etatik 19:00era
Martxoaren 1etik 18ra
“Ni naiz, Idoia” argazki-erakusketa, Antonio Mercero erakusketa-aretoan.
Egilea: Idoia Telleria Maritxalar – argazkilaria, formatzailea eta bideratzailea
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara
Asteburuan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
Emakumeen ahalduntzeari eta nortasunari buruzko argazki eta bideozko proiektu pertsonala da.
Martxoaren 5ean, larunbatarekin,
10:15 – 12:30 VI. Zumba-maratoia. Okendo plazan.
Aurten ez da urik banatuko; beraz, parte-hartzaile bakoitzak bere botila eraman beharko du.
*Euria egiten badu, Loidibarrengo frontoian egingo da
Martxoak 8an, ostiralarekin
12:00etan - Elkarretaratzea Okendo plazan.
18:00etan - Kartel-lehiaketako sarien banaketa Emakumeen Zentroan.
Martxoaren 9an, asteazkenarekin
11:00etan - Haurrentzako antzerkia: “Piztu! EmakumeON energia”
Antzerki-taldea: Eidabe Manuel Lekuona Kulturetxean. (Ikastetxeekin egiten den ekintza.)
Martxoaren 11n, ostiralarekin
19:30ean, helduentzako umorezko ikuskizuna: “The Show MUST GO ON” (Bea Larrañaga).
Manuel Lekuona kulturetxean.
Sarrera: 3€
Martxoaren 13an, igandearekin
19:30ean - “Petite Maman” (Céline Sciamma, 2021), filmaren proiekzioa.
Iazko Zinemaldian publikoaren saria irabazi zuen ama-alabei buruzko fabula.
Manuel Lekuona kulturetxean.
Sarrera: 6 €
Martxoaren 16an, asteazkenarekin
18:00etan - Berdintasunari buruzko gaiak jorratzeko bideo-foruma Jubilatuen etxean.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala