partekatu
• LORE-AZOKA
Lore eta Landareen X. Azoka
Larunbat honetan, 10:00etatik 14:30era, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen X. Azoka egingo da Okendo plazan.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, sozioekonomiako zinegotzi Nuria Fernándezekin, deKolore elkarteko lehendakari Juantxo Pollacinorekin eta Behemendi elkarteko Mikel Zendoiarekin batera, azokaren edizio berria aurkeztu zuen. Aurten, azokak 8 erakusketari izango ditu, landare-munduarekin zerikusia duten produktu guztiz bariatuak eskainiko dizkigutenak.
Azoka hauek ez dira salmenta-gune bat soilik, baizik eta baserriko produktuak sustatzeko eta erakusteko gunea ere badira, eta, gainera, ekoizlearen eta azken kontsumitzailearen arteko harreman zuzena ezartzen da, zuzenean merkaturatzeko bideak mantenduz.
Beren produktuak eskaintzera animatu diren 8 ekoizle eta artisauak hauek dira:
- Ortuberri (Iurreta): baratzerako eta loretarako landareen produkzioa eta salmenta.
- Urtinea (Usurbil): barruko landarea, ornamentuzkoa eta sasoian sasoikoa.
- Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa): kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
- Lore Prentsatua (Donostia): lore prentsatua, lore lehortuekin egindako koadroak.
- Semillas Ecológicas (Lasarte-Oria): erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako haziak eta belarrak.
- Sojo natura (Lekunberri): kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
- Sara Letamendia (Aizarna): kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
- Tissus Artisautza (Atxondo): banbuzko, eukaliptozko eta abarrezko baseetan enkapsulatutako lore lehorra.
Azokak bi tailer ere izango ditu, deKolore enpresak txikienentzat antolatuak. Lore prentsatuen tailer bat 11:30ean, haurrak naturako materialekin eskulanak egiten zaletzera zuzendua, hartara haienganako interesa eta jakin-mina erna dakien. Horretarako, orri-markagailuaren formako kartulina bat dekoratuko dute hosto eta lore prentsatuekin, gero etxera eraman ahalko dutena.
Eta landaketako beste tailer bat 12:30ean. Helburua da haurrek landareak aldatzen ikastea eta landare-munduarekin trebatzea.
Horrez gain, plazan haurrentzako zurezko jolasak ere izango dira, Behemendik utziak, festa-giroa areagotzeko.
Udalak herritar guztiak animatzen ditu Okendo plaza kolorez eta aromaz beteko duen azoka honetan parte hartzera.