partekatu
• 2023. UDAL-HAUTESKUNDEAK
Lasarte-Oriako PSE-EEren Hauteskunde Bulegoa zabalik dago
Apirilaren 4n posta bidezko botoa eskatzeko epea ireki da. Interesatu bazaude hura egitean, sozialistok tramitatzen laguntzen dizute.
Maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeak deitu ondoren, PSE-EEk bulego bat jarriko du lasarteoriatarren eskura hauteskunde-prozesu honetan laguntzeko. Han egongo gara botoa posta bidez tramitatzen laguntzeko, gure programaren berri emateko, behar dituzun boto-paperak emateko... Eta noski, zure iradokizunak, proposamenak, kritikak... entzuteko.
Datozen hauteskundeetan botoa Agustín Valdibia eta bere taldearen alde eman nahi baduzu, baina maiatzaren 28an ez zarela Lasarte-Orian egongo edo beste arrazoirengatik (mugitzeko zailtasuna, gaixotasuna, etab.) ezin bazara etxetik atera eta botoa emateko arazoren bat izango duzula uste baduzu, Apirilaren 4a eta maiatzaren 18a bitartean laguntza emango dizugu posta edo notario bidez botoa tramitatzeko.
INFORMAZIOA JASOTZEKO, JAR ZAITEZ LEHENBAILEHEN HARREMANETAN GUREKIN
HERRIKO ETXEA.- Kalbario 7
TELEFONOA.- 943 372 869
EMAILA.- socialistaslasarteoria@outlook.com
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera, 10:30-13:00 / 17:00-20:00