partekatu
11.30-13:30
AUZOZ AUZO
Lasarte-Oriako PSE-EEk azaroaren 17an, igandea, Erdialdean egongo da
Hilaren 17an, igandea, 11:30etatik 13:30etara, Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, bere zinegotzi taldearekin eta tokiko batzordearekin batera, karpa bat jarriko du Okendo plazan.
Auzotik auzora proiektuaren helburua gure herriko auzo guztietara hurbiltzea da, lasarteoriatarren kexak eta iradokizunak jasotzeko.
Lasarte-Oriako PSE-EEtik herritarrengandik gertu egoteko konpromisoari eusten diogu, Lasarte-Orian bizi garenon beharrak eta proposamenak bertatik bertara ezagutzeko. Horregatik, hilean behin, igande batean, Lasarte-Oriako auzo batera hurbilduko gara, komunikazio hori errazteko.
Erdialdean bizi bazara, edo beste arrazoiren batengatik han bazaude, gure karpara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu, eta bertan zure kexa eta iradokizunei erantzungo dizkiegu.